Juul Kanpaina Juul Kanpaina 2021-2022
edizioko data:
Martxoak 31

23/04/2021. JUUL 2021 BOZKATUENAK


2021eko apirilaren 23an

Kaixo JUUL kide,

Lehenik eta behin ZORIONAK guztiei egindako lanarengatik! Zoragarriak zarete!

Gaur Liburuaren Nazioarteko Eguna delarik eta, Juul hauteskundeen ondoren, Juul kanpaina eta orokorrean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko ekimenak ez ditugu bukatutzat emango. Zer egin dezakegu eskuartean ditugun emaitza horiekin? Hona hemen ideia batzuk bozketako emaitzei etekina emateko.

  1. Alderatu Euskal Herriko ikastolen ondorioak, gure ikastolan ateratakoekin. Zeintzuk dira berdinak? Zeintzuk ezberdinak?
  2. Nola lortuko ditugu ikastolan ez ditugun liburuak? Begiratu etxean ea hautatuenak dituzuen eta ekarri. Ikastolak liburu horiek ez baditu, lortu.
  3. Liburu hautatuen pasadizoak irakurri.
  4. Geletan emaitzak komentatu. Ikasleek zerrendetako libururen bat irakurri badute, azal dezakete zergatik uste duten liburua aukeratua izan dela. Elkarrizketa sortu. Zergatik hautatuena? Irakurtzeko gogoa piztu.
  5. Idazleak eta ilustratzaileak ikastolara gonbidatu.
  6. Idazleei eta ilustratzaileei gelako eskutitza bidali hautatuenak izan direla jakinaraziz.
  7. Liburuen azala edo ilustratzaileen argazkia muraletan jarri. Horma-irudi moduan pasabidean iragarri (hemen duzue power point artxibo bat informazio horrekin).
  8. Mahai baten gainean liburu horiekin erakusketa txiki bat muntatu.
  9. Gurasoak informatu, zuei lana errazteko zirkular eredu bat prestatu dugu (JUUL gurasoen atalaren dokumentuetan hiru hizkuntzetan duzue edo klik egin: euskaraz-gazteleraz      euskaraz-frantsesez.
  10. Ikastoletatik jasotako argazki bilduma ikusi (webgunean ikusgai egongo da).

Ideia hauek lagungarriak direlakoan,
Ongi pasa eta gozatu irakurtzen!!!
Nafarroako Ikastolen Elkarteko
JUUL arduradunak

« Albiste-zerrendara joan

Hasiera
Juul Kanpaina
Albisteak
Irakasleak
Ikasleak
Familiak
Irakurgidak
Jarraitu JUUL Facebooken NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
San Anton 3, 1.a - 31001 Iruņea (Nafarroa)  •  Tel. 948 222 196  •  juul@ikastola.eus
 
Lege Oharra  •  Pribatutasun-politika  •  Cookie-en politika
Aldor Internet-ek garatutako webgunea