Juul Kanpaina Juul Kanpaina 2021-2022
edizioko data:
Martxoak 31

15/10/2021. JUUL 2022 KANPAINAREN AURKEZPENA

 - argazkia handitu

JUUL arduradun hori:

Mezu honen bidez, 2022 kanpainari hasiera eman nahiko genioke.

Aurten, JUUL egun nagusia martxoak 31, osteguna, izango da. Bozketa egiteko aukera, martxoaren 30era ere zabalduko genuke. Hona hemen aurtengo ezaugarriak:

2022. urteko ezaugarriak:

  1. 2018. urtetik aurrera euskaraz argitaratutako liburu guztiak izanen dira hautagai, beraz, azken urtetan argitaratutakoak.
  2. JUUL web-orrian, IRAKURGIDAK atalean, liburu gomendagarrien zerrendak eskura dituzue: Mondragon Unibertsitatearen HUHEZI Mintegiak osatutako Haur- eta Gazte-literatura irakur gidak, Galtzagorri Elkartearen Literatura Mintegian gomendagarritzat jo dituzten liburu-zerrendak, Karrikiri Elkartearen liburu gomendagarrien-zerrendak eta abar…
  3. Garrantzitsua! Zuen ikastolako JUUL arduradunen datuak, zein kategoriatan parte hartuko duzuen, boto-emaile kopuruak eta abar, formularioaren bitartez guri bidali: izena emateko formularioa. Mesedez, bidali zuen erantzunak urriak 22 baino lehen.
  4. Gogoan izan Nire liburua bozkagai da? atala erabilgarri duzuela. Bertan, JUUL bozkagai diren liburuak kontsulta daitezke. Eta, 2018. urtetik aurrera argitaratua den liburu hori ez bada zerrendan agertzen, antolatzaileei mezua bidal diezaiokezue liburua proposatuz.
  5. Kanpainan zehar jarduera eta ideia berriak planteatuko ditugu ikastoletan irakurketa sustatzeko. Gogoratu “Irakurzaletasuna, ideiak eta esperientziak” atalean, jarduera bilaketa egin dezakezuela irizpide ezberdinen arabera, errazago izateko. Halaber, eta izugarri eskertuko genizueke, zuen ikastoletako esperientziak guri bidaltzea, web-orrian eta facebook-ean partekatzeko.
  6. Juul kanpainaren FACEBOOK orrian jarrai gaitzazu!


Zalantzaren bat edukiz gero jar zaitezte gurekin harremanetan posta elektronikoz nie03@ikastola.eus edo telefonoz 0034 948 22 21 96.

Besterik gabe, ongi etorri kanpaina berriari,

NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA

 Dokumentua ikusi

« Albiste-zerrendara joan

Hasiera
Juul Kanpaina
Albisteak
Irakasleak
Ikasleak
Familiak
Irakurgidak
Jarraitu JUUL Facebooken NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
San Anton 3, 1.a - 31001 Iruñea (Nafarroa)  •  Tel. 948 222 196  •  juul@ikastola.eus
 
Lege Oharra  •  Pribatutasun-politika  •  Cookie-en politika
Aldor Internet-ek garatutako webgunea