Juul Kanpaina Juul Kanpaina 2021-2022
edizioko data:
Martxoak 31

09/11/2021. JUUL IRAKURZALETASUNA BULTZATZEKO BALIABIDEAK

 - argazkia handitu

Egun on, juul kideak:

JUUL kanpainaren helburua irakurketaren zaletasuna edota animazioa bultzatzea da, besteak beste. Hori dela eta, lerro hauen bidez, hainbat euskarri bidali nahi dizkizuegu lagungarriak izan daitezkeenak.

JUUL webgunean, ideia eta esperientzia ezberdinak partekatzen ditugu. Esteka honetan dituzue eskuragarri:
https://www.nafarroakoikastolak.net/juul_ideiak_esperientziak.asp

Halaber, aurreko astean, ERA erakundeak (https://eranafarroa.eus/) guztientzat, irakasleentzat zein familientzat, interesgarria izan daitekeen hitzaldia eskaini zuen aurrekoan, Intza Alkain hizlariaren eskutik: “Haurrak euskarazko irakurketara zaletzeko gako eta dinamikak familientzat”. Esteka hauetan duzue ikusgai:

 
Eta, ezin dugu ahaztu, JUUL web-orrian ditugun IRAKURGIDAK (https://www.nafarroakoikastolak.net/juul_Irakurgidak.asp): Mondragon Unibertsitatearen HUHEZI Mintegiak osatutako Haur- eta Gazte-literatura irakur gidak, Galtzagorri Elkartearen Literatura Mintegian gomendagarritzat jo dituzten liburu-zerrendak, Karrikiri Elkartearen liburu gomendagarrien-zerrendak eta abar…

Segi dezagun irakurzaletasuna sustatzen!

NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA

« Albiste-zerrendara joan

Hasiera
Juul Kanpaina
Albisteak
Irakasleak
Ikasleak
Familiak
Irakurgidak
Jarraitu JUUL Facebooken NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
San Anton 3, 1.a - 31001 Iruñea (Nafarroa)  •  Tel. 948 222 196  •  juul@ikastola.eus
 
Lege Oharra  •  Pribatutasun-politika  •  Cookie-en politika
Aldor Internet-ek garatutako webgunea