Oinez urte honetan, gure ikastolan burutu dugun ekimen bat partekatu nahi dugu zuekin. Fernando Morillo idazleak, gure ikasleen ekarpenak kontuan izanda, Tafallan egokitzen den istorio eder bat idatzi du.
KILI-KOLORE liburuak, amona biloba harremanaren bidez, hau galdetzen digu: Zer egingo zenuke gehien maite duzunagatik?
Euskara errazean idatzia, 8-12 urteko haurrentzat aproposa: ezusteko lagunak, amona zoro bat, eta sua, odola eta umorea Tafallako bazterretan.