• APIRILAK 11   |   2023-2024 edizioko data
JUUL 25 URTE, Logoa, Leloa eta Kartela

JUUL 25 URTE, Logoa, Leloa eta Kartela

Dakizuenez, ikasturte honetan betetzen da JUUL ekimenaren 25. urteurrena. Zorionekoak gu! Ikastolok egiten duzuen lanarekin irakurketaren zaletasuna aurrera egingo du gure ikasleen artean!

Behar den moduan ospatzeko, lehenik eta behin JUULen urtemugarako logoa sortzeko eskatu genion Nafarroako Ikastolen Elkartearen kolaboratzailea den Aitor Ortiz de Feliperi eta hala egin zigun!


 
Ondoren, proposamena luzatu genizuen, leloa sortzeko irakurketak dauzkan alderdi onak jasotzeko. Eta, zuek hala egin zenuten! Oso partaidetza polita izan zen ekimen honetan, oso eskertuta gaude. Beraz, Laudio Ikastolako Lehen Hezkuntza 2. mailako ikasleek asmatutako leloa izan zen aukeratua:

Gau eta egun, liburuak lagun!

Eta, bukatzeko, edo ospakizunari bidea egiteko, Eider Eibar ilustratzaileari kartel bat sortzeko eskatu genion, hau da, logo eta leloa erabilita, urtemuga ospatzeko eta erakusteko erabiliko dugun kartela sortzea. Eta, noski, hala egin digu!

Zuen gustukoa izatea espero dugu!

Orain, ikastoletako sare sozialetan partekatu, familiei erakutsi, inprimatu eta geletan jarri! Nahi duzuena egin! Ahalik eta zabalkunde gehiena egitea eskatzen dizuegu. Modu horretan lau haizeetara zabalduko dugu JUUL kanpainak 25 urte bete dituela eta gure ikastoletan euskarazko irakurtzeko zaletasuna bizi-bizi dagoela!

Hala... bedi!

 Dokumentua ikusi

Zerrendara itzuli

Izena eman irakurzaletasun gunetik albisteak jaso nahi badituzu.