Haur- eta gazte-literatura Eskolan ikastaroa
GALTZAGORRI ELKARTEAREN INFORMAZIOA
Haur- eta gazte-literatura Eskolan ikastaro osagarriaren bosgarren edizioa antolatu dugula kontatzera gatoz. Aurreko edizioetan bezala, ikastaroa Galtzagorri elkarteak eta EHUko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika sailak antolatu dugu Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren babesarekin.
XEDEA: Ikastaroak irakurketa literarioak eskoletan duen lekua hobetzeko helburua du, eta irakurketan bitartekari diren irakasle edo irakaslegaien formazio literarioa aberasteko helburua dauka. Bidenabar, maisu-maistrez gain, sortzaileak, editoreak eta haur eta gazte literaturarekiko interesa duen edonoren kultura literarioa elikatzeko pentsatuta dago.