• APIRILAK 2   |   2024-2025 edizioko data
ERENTZUN IKASTOLA: LIBURUZ BETETAKO ZAKUA

ERENTZUN IKASTOLA: LIBURUZ BETETAKO ZAKUA

Erentzun ikastolak Olentzeroren etorrera antolatzen du Vianan. Kalejira egin ondoren, hango ohitura Kultur Etxean bertan dauden haurrei opariak banatzea da.  

Duela bi urte (oraindik musukoarekin geundenean) Olentzerok ikastolara etorri behar izan zuen ezin zelako kalejirarik egin. Oparien banaketa mantendu zen baina liburuak izan behar ziren, ez jostailuak (horiek gauean eta etxeetan banatuko ziren).

Aurreko urtean, normaltasunera bueltatu ginen denok, baina ikastolak liburuen "tradizio berriarekin" jarraitzea erabaki zuen: Kultur Etxean Olentzerok liburuak banatuko zituen eta etxean bestelako opariak.

Beraz, ohiko opariekin batera, haurrentzako istorioz, ezagutzaz eta abentura literarioz beteta iristen da gure ikazkinaren zakua. Txikiek, ilusioz beterik, gogo biziz hartzen dute irakurketa eta liburuekiko maitasuna sustatzen duen une hau.

Erentzun ikastolak espero du ekimen honek beste erakunde batzuk inspiratzea Gabonetako denboraldian irakurzaletasuna eta liburuekiko maitasuna sustatzen jarraitzeko.

 

GABON ZORIONTSUAK JUUL KIDE GUZTIENTZAT!

Zerrendara itzuli

Izena eman irakurzaletasun gunetik albisteak jaso nahi badituzu.