IRAKURKETAREN INGURUKO OHITURAK GALDESORTA (2024)
JUUL kanpainan, bi urtez behin, “Irakurketaren inguruko ohiturak” galdesorta bidaltzen genizuen. Pandemia tarteko, 2019an azken aldiz egin genuen, baina berriz egiteko asmoarekin gatoz. Aurten, bosgarren aldia izango da galdesortaren emaitzak jasoko ditugula. Izan ere, datu interesgarriak atera ditzakegu, kontuan izanda belaunaldi ezberdinei pasatu diegula.
Jarduera honen bidez bi helburu bete nahi ditugu. Batetik, gure ikasleek irakurketaren inguruan dituzten ohituren berri izatea, horrek irakurzaletasuna bultzatzeko estrategiak diseinatzeko orduan lagungarria suerta dakigukeelako, eta, bestetik, datu horiek gelara eramatea horiei buruz mintzatzeko eta hausnarketa egiteko.
Bi galdesorta digital prestatu ditugu adinaren arabera ezberdinduta, 5 minututan betetzen dira. Mesedez, urtarrilak 29 baino lehenago erantzutea eskertuko genizueke, emaitzak ahalik eta lasterren zuei bueltatzeko.
JUUL 2024 – Irakurketa ohiturak (DBH, Kolegioko 5.,4., 3.a Lizeoko 2.a)
Inkesta pasatzeko bi bide erabil ditzakezue:
- Zuen ikasleek posta elektronikoa badute, mezu hau birbidali eta bertan izango dute inkestarako lotura.
- Zuen ikasleek posta elektronikorik ez badute, Juul webgunera joan (http://www.juulkanpaina.eus) eta albisteetan mezu hau aurkituko duzue, bertan galdesorten bi loturak egongo direlarik.
Beti bezala, eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen inplikazioarengatik. Zuen laguntzari esker aurrera eraman ahal ditugulako JUUL kanpainako ekintzak.
Besterik gabe, ongi izan,
NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
JUUL Antolakuntza