IV. IDEIA: Liburuak aurkezteko kaxa edo maleta
Irakurtzeko zaletasuna sustatzeko baliagarria izan daitekeen jarduera honetan ahozkotasuna, irudimena eta sinbolismoa lantzen ahal dira. Lehen Hezkuntza eta DBH etapetarako interesgarria izan daiteke.
Ikasle batek irakurri duen liburua kontuan izanda, kaxa edo maleta batean sartuko ditu bere etxean edo ikasgelan liburuan kontatzen denarekin zerikusia dituzten objektuak. Eta, horietaz baliatuta, bere ikaskideei irakurritako liburuaren aurkezpena egingo die. Konbentzituko al ditu gainerako ikaskideak liburua irakutzeko???