JUUL 2026 kanpainaren informazioak
Kaixo, JUUL kideak:
Zuen partaidetza datuak jaso ondoren, hemendik aurrera mezuak JUUL webgunetik jasotzen hasiko zarete. Lehenik eta behin eskerrik asko JUUL kanpainan parte hartzeagatik! Guztion artean irakurtzeko zaletasunari bultzada emango diogu ikastoletan.
Mezu honen bitartez, sortu dugun “JUUL lanen kontrol-zerrenda” igortzen dizuegu, aurreko urteko ebaluazioan hala aipatu zuen ikastolaren batek, lagungarria izango zelako. Bi bertsio egin ditugu: digitalki betetzekoa eta inprimatzekoa.
Bide batez, JUUL egitasmoaren azalpen-aurkezpenak bidaltzen dizkizuegu formatu ezberdinetan:
CANVA
- JUUL kanpaina ikastolako erkidegoari begirako aurkezpena
- JUUL kanpaina familiei aurkezpenak hizkuntza ezberdinetan:
POWER POINT
- JUUL kanpaina ikastolako erkidegoari begirako aurkezpena
- JUUL kanpaina familiei aurkezpenak hizkuntza ezberdinetan:
Baliagarriak izango zaizkizuela espero dugu.
Laster arte, ongi izan,
JUUL ANTOLAKUNTZA
