JUUL 2026 - 1. BULETINA
Azaroan gaude jada eta hemen duzue orain arte egindakoaren laburpena. Urrian ikastola guztientzat izen-emate prozesua ireki genuen eta pozik jakinarazten dizuegu 43 ikastolek bat egingo dutela irakurleak sortzeko bidaia zirraragarri honetan.
Bestalde, kanpainaren aurkezpenak bidali genizkizuen familien eta irakasleen artean partekatzeko, eta horrez gain, lan-zerrenda ere baduzue, kanpainari begira dauden eginbeharrak modu errazean antolatzeko. Halaber, familiei begirako Gabonetako zirkularra helarazi dizuegu, ikastolatik at ere irakurketa sustatzeko aukera baitako.
Oraingoan, webgunean dituzuen baliabideen artean, etapa bakoitzerako jarduera bana aukeratu dugu, geletara eramateko prest:
Gelarako proposamenak
Irakurlearen karneta sortuko dugu: irakurketaren abenturan sarrera pertsonala.

Andra Mari Ikastola
Maila ezberdinetako ikasleen arteko irakur-trukeak egingo ditugu, irakurketaz elkarrekin gozatzeko.

Erentzun Ikastola Abusu Ikastola
Liburuen audioak sortuko ditugu, irakurtzen ikasten ari diren ikasleei laguntza eskaintzeko.
.png)
Jarduera hauek aztertu, irakasleekin partekatu eta egokien ikusten duzuen unean abian jarri. Eta, zuen esperienziak gurekin partekatu!
Animo Eguberri aurreko txanparekin! Berehala iritsiko dira neguko oporrak eta ziur gaude irakurtzeko tartea ere aurkituko dugula.
Eskerrik asko bihotzez zuen parte-hartzeagatik.
JUUL antolatzaileak
