• APIRILAK 23   |   2025-2026 edizioko data

JUUL 2026 - 2. BULETINA

 

Kaixo Juul kideak,

Urtarrilean gaude eta ikasturtearen 2. buletina bidaltzeko unea heldu da. 2026 urtea hemen dugu eta espero dugu liburuz eta historiaz betetako urtea izatea. Denon artean lortuko dugu! Horretarako gelan lantzeko esperientziak eta ideiak zuekin partekatu nahi ditugu.

1) San Fermin Ikastolako liburutegiaren gidak eta liburuen gomendioak

Nafarroako ikastola honetan sortu dituzten gidak aurkeztuko dizkizuegu, bai eta hilabetero sareen bitartez gomendatzen dituzten liburuen berri emango dizuegu.

2) JUUL webgunearen Irakurgidak atala

JUUL web-orrian urtero eguneratzen ditugun irakurgidak eskuragarri dituzue. Horien artean Galtzagorri Elkartekoa eta Mondragon Unibertsitateko HUHEZI sailekoak daude, besteak beste. Erreferente ona dira zer irakurri galderari erantzuteko garaian.

3) JUUL webgunearen Fotokopiagarriak atala - Irakurmetroak

Hotza pasatzen ari gara egun hauetan? Liburuen irakurketari dagokionez, ez! Irakurmetroak ditugu hainbat ikastolatan ipinita eta esaten digutenez, irakurketa giroa berotzen ari da egun batetik bestera. Zure inprimatu al duzu?

Beno, Juul kide prestuak, animo zuen eguneroko lanekin eta hurrengo buletina arte!

JUUL antolatzaileak

Zerrendara itzuli

Izena eman irakurzaletasun gunetik albisteak jaso nahi badituzu.