• APIRILAK 23   |   2025-2026 edizioko data

JUUL 2026 - 3. BULETINA

 

GAU LITERARIOA: Ikastolan lo, ipuinen artean

Ez da jarduera honen berri ematen dugun lehen aldia. Ikastolan gau bat pasatzean datza eta ipuinak, jolasak eta liburuak partekatzea da honen helburua. Irakurketaren plazera ekintza sozial bat ere baita.

Oraingoan Lodosako Ibaialde Ikastolan egin dute eta bideo kuttun batean ikasleek egindako guztia xamurtasunez kontatzen digute. Ez galdu!

👉 IKUSI BIDEOA HEMEN





IRAKURKETA SAIO BEREZIAK: Herria Ikastolara

Lesakako Tantirumairu ikastolan herriko jendea gonbidatzen dute ikastolara irakurtzera etortzeko. Aitatxi eta amatxiak, kirolariak, bertsolariak, lanbide ezberdinetako pertsonak, herrian ezagunak direnak… joan izan dira. Egindako azken saio berezi hau hemen duzue ikusgai.

Modu desberdinetan antolatu dute aspaldi-aspalditik burutzen duten ekintza hau, Adibidez, irakurri behar ziren ipuin desberdinak aurrez iragarri ziren eta ikasleek zeinetara joan aukeratu behar zuten, irakurlea nor zen jakin gabe. Sarrerak eta guzti inprimatu zituzten! 


 🔗 SAIOARI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO




EZ DEZAGUN LIBURUTEGIA AHAZTU

Ikastoletan irakurketaren bihotza liburutegia izaten da. Zuetako batzuk aipatzen diguzue hau hornitzea erronka bat izaten dela. Bere garaian, ideia sorta bat argitaratu genuen liburutegia ikastolako Mari Errauskina izan ez zedin. Oraindik erabilgarriak direlakoan gaude.

💡 IRAKURRI IDEIA SORTA OSOA


IRAKURKETA BULTZATZEKO… MARRAZ DEZAGUN

Bukatzeko, ingelesez idatziriko “A Velocity of Being” liburuaren aipamena egin nahi dizuegu. Liburuak 121 gutun biltzen ditu, mundu osoko pertsona ospetsu eta inspiratzaileek idatziak (idazleak, zientzialariak, artistak, ekintzaileak...). Gutun bakoitzarekin batera, munduko ilustratzaile onenetako baten marrazki bat dator.

  • Inspirazio iturri: Ilustrazio hauek inspirazio izan daitezke gure ikasleek haur eta gazte irakurketaren inguruan gogoeta egiteko eta euren arte lan propioak sortzeko.
  • Kanpaina girotzeko aproposa: Marrazki eta irudi hauekin pasabideak edo liburutegia apain dezakegu, irakurketak gure bizitzetan duen garrantzia eta ematen digun askatasuna aldarrikatuz.

🎨 IKUSI LIBURUKO ILUSTRAZIOAK



Beno, hauek izan dira maitasunez jasotako loretxoak. Espero dugu usaina zuen gustukoa izatea.

Lanez lepo zaudeten arren, zuen feedbacka eskertuko dugu. Hemen aipatzen den proposamenen bat aurrera eramaten baduzue:

  1. Argazki bat atera.
  2. Laburpen bat bidali

Juul sarean merezi duen zabalkundea emango diogu.
Laster arte!

Zerrendara itzuli

Izena eman irakurzaletasun gunetik albisteak jaso nahi badituzu.