• APIRILAK 23   |   2025-2026 edizioko data
Emakume* izateko 60 modu - Irakurketa gida

Emakume* izateko 60 modu - Irakurketa gida

Kaixo Juulkideak:

Datorren Emakumeen Eguna dela eta, baliabide interesgarri bat aurkeztu nahi dizuegu: Emakume* izateko 60 modu irakurketa gida. Sakanako, Baztango, Bortzirietako, Malerrekako, Larraun aldeko, Leitza aldeko eta Ultzama aldeko berdintasun eta euskara zerbitzuek elkarlanean prestatu eta argitaratu zueten iaz. Irudiak Anne Baskaranenak dira.

Gida honek emakumeen ahotsak, bizitzak eta begiradak erdigunean jartzen dituzten 60 literatura-lan biltzen ditu, adin-tarte guztietarako egokituak.

Martxoaren 8aren bueltan ikasgeletan berdintasuna lantzeko tresna bikaina dela uste dugu, nahiz eta jakin badakigun, liburu hauek edozein momentutan irakurtzeko aproposak diren.

Hona hemen gidan aurkituko dituzuen liburu batzuk:

  • Lehen irakurketak (9 urte arte): Amonatroak, Luisaren galtzak, Arturo eta Klementina edo Silkeren jauregia bezalako izenburuak, txikienekin estereotipoak apurtzen hasteko.
  • 12 urte bitartekoak: Neska jaiotzea (Alice Dussutour) edo Arraroa (Ainara Azpiazu) bezalako obrak.
  • Gazteak (12 urtetik aurrera): Matilda (Roald Dahl), Persepolis (Marjane Satrapi) komiki ezaguna, edo Queen Kong (Hélène Vignal) proposamen probokatzaileak.
  • Helduak: Karmele Jaioren Maitasun kapitala, Miren Amurizaren Basa, edo Samara Velteren Nik sinesten dizut bezalako eleberriak.

Mezu honi erantsita bidaltzen dizuegu dokumentu osoa, zuen saioetan edo liburutegiko gomendioetan erabili ahal izateko.

Irakurketa hauetakoren bat lantzeko asmoa baduzue edo proiektuan nola txertatu pentsatu nahi baduzue, jarri gurekin harremanetan.

Ondo izan eta gora emakumeen literatura!

JUUL ANTOLAKUNTZA

 

 Dokumentua ikusi

Zerrendara itzuli

Izena eman irakurzaletasun gunetik albisteak jaso nahi badituzu.