• APIRILAK 2   |   2024-2025 edizioko data

JUUL WEBGUNEAN BALIABIDEAK

Kanpainarako erabilgarriak eta eskuragarriak

JUUL webguneko baliabideak
BALIABIDE interesagarriak daude erabilgarri eta eskuragarri. Horien artean, kanpainarako girotze proposamenak, jarduerak, Power Point aurkezpenak, inprimakiak, irakur giden zerrendak, artikuluak, eta abar.
INPRIMAKIEN ATALA bereziki, interesgarria da baliabide aunitz baitaude ikastola apaintzeko eta kanpaina bultzatzeko: kartelak, eranskinak, termometroak, zerrendak, puzzleak eta abar.
Halaber, ESTEKAk atalean, JUUL blogak eta bideo-blogak ditugu, bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu egile edo irakurle gisa.
Zuen ikastoletan irakurzaletasunaren edo kanpainaren inguruan jarduerak bereziak egiten baldin badituzue bidaltzen ahal dizkiguzue eta web-orrian zintzilikatuko genituzke zuen lana zabaltzeko eta beste partaideei ideiak emateko.

Zerrendara itzuli

Izena eman irakurzaletasun gunetik albisteak jaso nahi badituzu.