KLIS-KLAS LIBURU-BILDUMA
Eusko Jaurlaritza eta Galtzagorri Elkartea
Eusko Jaurlaritzako HPSren Euskara Sustatzeko Zuzendaritzaren laguntzarekin Galtzagorri elkarteak bideratzen duen liburu-bilduma da Klis-Klasikoak. Bilduma honek euskarazko haur eta gazte literaturan sumatzen zen gabezi handi bati erantzuten dio, eta bere helburu nagusia haurrentzako eta gazteentzako euskarazko liburu onak, kalitatezkoak, egitea da, historian zehar ezinbestekoak bihurtu direnak gurera ekarri eta modu egokian plazaratzea.
INFORMAZIO ITURRIA: 2011-11-28, erabili.com