Juul Kanpaina - 25. urteurrena Juul Kanpaina 2022-2023
edizioko data:
Martxoak 30

23/07/2012. ARKADIA IRATZARRIA, Kai Meyer

 - argazkia handitu
EREIN

ARKADIA IRATZARRIA
EGILEA: Kai Meyer
Klanen arteko borrokak. Alcantara eta Carnevare familien arteko lehia aspalditik dator. Baina Rosa Alcantara eta Alessandro Carnevare maitemindu egiten dira. New York-etik etorri berri den hamazazpi urteko neskak liluratuta utzi du Alessandro. Harreman hori onartezina eta debekupekoa da, ordea, betidanik etsai amorratuak izan diren familien artean. Mafia klanez harantzago etxe bakoitzaren iragana zegoen, animalia totemiko familiar bati iltzatutakoa. Harreman totemiko hori iragan arkadiarretik...Klanen arteko borrokak. Alcantara eta Carnevare familien arteko lehia aspalditik dator. Baina Rosa Alcantara eta Alessandro Carnevare maitemindu egiten dira. New York-etik etorri berri den hamazazpi urteko neskak liluratuta utzi du Alessandro. Harreman hori onartezina eta debekupekoa da, ordea, betidanik etsai amorratuak izan diren familien artean. Mafia klanez harantzago etxe bakoitzaren iragana zegoen, animalia totemiko familiar bati iltzatutakoa. Harreman totemiko hori iragan arkadiarretik gaur egunera arte zetorren.Sizilian gaude, eta Arkadia zaharreko zenbait mitok bizirik dirau gaurdaino. Alcantaratarren eta Carnevaretarren arteko borroka eta segadak, lehoi, pantera, tigre eta sugeenekin nahastuko dira eleberriak aurrera egin ahala. Gaur egungo mafiaren gaiztakeria eta indarkeriaren eta mitologia zaharreko iruditeriaren idegurutzean kokatzen da eleberria, mundu erreala eta fantastikoaren bihurgunean.Maitasuna, intriga eta misterioa dira nagusi eleberrian.Atsegina eta kitzikagarria.

 Dokumentua ikusi

« Albiste-zerrendara joan

Hasiera
Juul Kanpaina
Albisteak
Irakasleak
Ikasleak
Familiak
Irakurgidak
Jarraitu JUUL Facebooken NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
San Anton 3, 1.a - 31001 Iruņea (Nafarroa)  •  Tel. 948 222 196  •  juul@ikastola.eus
 
Lege Oharra  •  Pribatutasun-politika  •  Cookie-en politika
Aldor Internet-ek garatutako webgunea