Haur eta Gazte libururako Espainiako Erakundeak, OEPLIk, Azken Garaipena aukeratu du, beste zortzi obrekin batera, IBBYren Ohorezko Zerrenda osatzeko.
IBBY gazte literatura sustatzeko nazioarteko erakundea da eta 76 estatu-sail ezberdinek osatzen dute. IBBY zerrenda, bi urtean behin egiten da eta bertan aukeratutako liburuek sustapen berezia izaten dute.
Hasteko, erakutsiko dira Boloniako Liburu Azokan eta 2014an Mexiko Hirian egingo den IBBYko 34. Kongresuan.
Informazio gehiago: OEPLI, IBBY