• APIRILAK 2   |   2024-2025 edizioko data
3 ideia ikastolako liburutegia krisialditik ateratzeko

3 ideia ikastolako liburutegia krisialditik ateratzeko

Kaixo, juulzaleak:

Krisialdian gaudela jakina da eta murrizketa garaian bagaude ere, Juul Kanpainako ideien bankuak "interes" handiko proposamen sobera izan baditu guztion artean partekatzeko.

Ikastolako liburutegirako liburuak lortzeko biderik zuzenena liburuak erostea den arren, aukera horretaz gain zenbait ikastolatan beste hainbat bide erabiltzen dituzte liburutegiko apalak hornitzeko eta berritzeko. Hauetako batzuk aurkeztu nahi dizkizuegu jarraian:

  • Ikasle bat, liburu bat: Ikasturte hasieran, ikasmaterialarekin batera liburu bat erosi behar dute ikasleek. Liburu hauek gero gelakideen artean trukatzen dituzte eta ikastolan gelditzen dira.
  • Salba ditzagun abandontatutako liburuak kanpaina: Bi urtetan behin, horrelako kanpaina bat antolatzen da etxean dituzten eta logelako apalategietan erdi ahaztuak dituzten liburuak ikastolara behin betiko eramateko. Gero, liburuen barruan emailea nor izan den ipintzen da: "Esku artean daukazun liburu hau Iker Mendietak eman dio ikastolari, zuk, irakurlea, disfruta dezazun" edo "Liburu hau Maialen Arrietarena zen, asko gustatzen zitzaion txikia zenean, zaindu eta ongi pasa berarekin". Liburuak ekarri dituzten guztien izenak horma-irudi batean jartzen dira eskerrak emateko.
  • Liburu loteak, liburu kutxa bidaiariak: Udal liburutegi askotan liburu loteak dituzte edo liburu kutxak eskola batetik bestera pasatzeko. Informazioa jaso eta aukera hauetaz baliatu. Zuen herrian honelakorik ez bada egiten, inguruko ikastolen artean antola zaitezte, erosketa komun bat egin eta kutxa bidaiariak martxan jarri.

Beno, hauek ezagutzen ditugun batzuk dira, eta zuek? Zuen ikastoletan zer egiten duzue liburuak eskuratzeko? Kontatu eta Juul gunean argitaratuko dugu.

 

3 ideia ikastolako liburutegia krisialditik ateratzeko
Zerrendara itzuli

Izena eman irakurzaletasun gunetik albisteak jaso nahi badituzu.