• APIRILAK 2   |   2024-2025 edizioko data
II. IDEIA: IRAKURKETAREN GAUA

II. IDEIA: IRAKURKETAREN GAUA

Aurkeztuko dizuegun ideia berri hau Erentzun ikastolatik bidali digute. Bertako andereño batek Suitzan egoten da askotan eta hango ikastetxe batean egiten dutena gurekin partekatu du.

  • Irakurketaren gaua deitzen diote ekimenari. Gela batek (edo bik) ikastolan gaua pasatzen du irakurtzeko helburuarekin.
  • Ikastolan afaltzeko elkartzen dira (norberak etxetik zerbait ekartzen du).
  • Afaldu ondoren, eskuargiekin liburutegira joaten dira eta gau horretan irakurtzeko liburuak aukeratzen dituzte.
  • Ondoren gaua pasako duten gelara joaten dira (beraien gela, psikogela, gimnasioa…).
  • Gaua pasatzeko behar dutena eramaten dute (lozakua, esterilak, eskuargiak). Psikogelan eginez gero, ez da esterilarik behar.
  • Irakurtzeari ekiten diote: “Ea nork irauten duen gehien irakurtzen”. Adinaren arabera lokartu aurreko ipuinak irakurtzen dira, txikitan gustuko zituztenak edo berriak.
  • Gosarirako norberak etxetik zerbait eramango du. Gosaldu ondoren, klasera.

Anima zaitezke hemendik ikasturte bukaera arte honako hau edo antzeko ekimen bat bultzatzen eta hala egiten baduzue, badakizue, argazkiak bidali! II. IDEIA: IRAKURKETAREN GAUA

Zerrendara itzuli

Izena eman irakurzaletasun gunetik albisteak jaso nahi badituzu.