• APIRILAK 2   |   2024-2025 edizioko data
II. ESPERIENTZIA – LAGUN EZKUTUA - HITZORDU ITSU BAT

II. ESPERIENTZIA – LAGUN EZKUTUA - HITZORDU ITSU BAT

JUUL kanpainarako esperientzia berria proposatu nahi genizueke, LAGUN EZKUTUA!!!

Ikasle bakoitzak liburutegiko, gelako edo etxeko liburu bat har dezake, gustuko duen bat, era politean estali eta bere lagun ezkutuari eman.

Normalean, ezkutuko lagunak opariak egiten ditu, baina gure kasuan liburua “gomendatu - utzi” egingo du. Noski! Liburua irakurri ondoren, gelara edo liburutegira itzuliko da. Etxekoarekin zer egin, hori zuek erabaki “oparitu”, “utzi”...

Lagun ezkutuak... ;-) liburua estali aurretik... mezu bat idatziko dio “oparia” jasoko duen ikaskideari... Horretan, nahi duena jar dezake: mezu tentagarriren bat interesa piztuko duena, zergatik gustatu zaion adieraziko duen mezua, eta abar.

Estalitako liburuak gelako mahai batean jar daitezke eta hor utzi bi egunez... eta “opariak” irekitzeko unea heltzen denean...

LAGUN EZKUTUA bezalako beste egitasmo batzuk aurki ditzakegu, hala nola, Iruñeko Civican liburutegiak antolatzen duen HITZORDU ITSU BAT. Liburuaren izenburua eta azala ikusi gabe, testua etxera eraman, eta, han, ireki eta irakurri. Egitasmoarekin, irakurtzeko zaletasuna bultzatzeaz gain, aurreiritziak apurtu eta interesgarriak diren lanak azaleratu nahi dira, eta, hala, modek edo publizitateak agintzen dituzten bideak gainditu. Egitasmo honen informazio gehiago ikusi nahi baduzue klik egin hemen.

 Dokumentua ikusi

Zerrendara itzuli

Izena eman irakurzaletasun gunetik albisteak jaso nahi badituzu.