Gatzagorri Elkarteak, koronabirusak sortu duen egoera berezi honi aurre egiteko laguntza emateko asmoarekin, egunero liburu bat gomendatzen du. Martxoaren 16an hasi zen egitasmo honekin. Eskerrik asko Galtzagorri Elkarteari!
Ikus gaurko gomendioa: https://cutt.ly/ytTJ2qY
Aurrekoak ere ikusteko, JUUL Facebookean kontsulta ditzakezue.
#NiEtxeanGeratukoNaizJUUL kide agurgarriak,
Ikusita Koronabirusari aurre egiteko alarma egoera luzatzen ari dela, JUUL bozketa-eguna atzeratzeko erabakia hartu da.
Egunez egun informazioak aldatzen direla kontuan hartuta, oraingoz, ez da data berririk jarriko.
Harremanetan izango gara, besarkada handia helarazi nahi dizuegu giztiei.
NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
JUUL kide agurgarriak,
Ikusita Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta SEASKAko ikastolak itxita egongo direla, printzipioz, 14 egunez Koronabirusari aurre egiteko neurri bezala, JUUL hauteskunde egunari begira, honako hau erabaki du antolakuntzak:
- Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako ikastolek bozketa APIRILAREN 23an egitea.
- Seaskako ikastolek APIRILAREN 7an egitea.
Dena den, egunez ...
Jakin berri dugu, Euskal Autonomia Erkidegoan, bihartik aurrera, 14 egunez itxiko dituztela ikastetxeak. Koronabirusari aurre egiteko neurri bezala. Nafarroan, oraingoz, ez da horrelako erabakirik hartu, ez eta Seaskako ikastolen eremuan ere.
Arratsalde on, berriz ere JUUL kideak:
Jakin berri dugu Nafarroako ikastetxe guztiak itxi behar direla astelehenetik aurrera. Hortaz, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastolei jarritako JUUL hauteskude egunaren data berria, Nafarroko ikastolentzat izango da ere bai.
- Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako ikastolentzat bozketa data berria: apirilak 23.
- Seaskako ikastolentzat, printzi...IBAIZABAL, literatura nobedadeak, 2020 UdaberriaLEKEITIO BARRUAN HAZI
IPUIN ETA LIBURU EZ SEXISTAK AUKERATZEKO GIDA
Iturria: Ipuin ez sexistak izateko gida. Urtxintxa Eskola eta Emaisia elkartea.Hezkidetza sustatzen duten ipuinen, liburuen eta pelikulen gida.Debako Ostolaza Udal Liburutegiaren eta berdintasun zerbitzuaren arteko lankidetzari esker!
Irakurlearen eskubide hauek, Daniel Pennac-ek “Eleberri bat bezala” (Como una novela, 1992) liburuan erakusten dira. Idazleak, besteak beste, honako mezu hau transmititu nahi digu: ez dela irakurtzen derrigortu behar, plazerrez egiten den ekintza izan behar duela, alegia.
Poster honetan, Quentin Blake marrazkilariaren ilustrazioekin batera agertzen dira. Marrazkilaria hau ezaguna da Roald Dahl idazlearekin batera egin dituen liburuei esker: Matilda, Charlie eta txokolate-lantegia…
Urtez urte gure “Ideiak eta Esperientziak” bilduma handitzen doa. Ikastoletan irakurtzeko zaletasuna sustatzeko baliabide interesgarria da.
Kanpainan zehar ideia eta esperientzia berriak bidaliko dizkizuegu. Trukean zuek ere horiek edo beste batzuk aurrera eramaten badituzue, guri helarazi! Atsegin handiz jasoko genituzke bilduma osatzen joateko.
Jarraitu irakurtzen