2016/02/02 | Berria, Garikoitz Goikoetxea

Eremu ez-euskaldunean zortzi ikasle beharko dira D ereduko gelak egiteko

Euskarazko hezkuntza Nafarroako eremu ez-euskalduneko eskola publikoetara zabaltzeko lehen urratsa egin du gobernuak: 3 urterekin eskolan hasi behar duten umeek aukera izango dute D eredua hautatzeko. Ikastetxe publiko guztietan jarriko dute aukera euskarazko ereduan izena emateko, baina gutxienez zortzi ikasle beharko dira ikasgela osatzeko. Baldintza hori betetzen ez duten kasuetan, elkartu egingo dituzte herri bateko baino gehiagotako ikasleak. 3 urteko umeekin hasita, pixkanakakoa izango da ezarpena: Hezkuntza Departamentuak ziurtatu du D ereduan hasten diren estudianteek euskaraz jarraitzeko aukera izango dutela.

Aurreko legealdian aldatu zuten Euskararen Legea, D eredua eremu ez-euskalduneko sare publikora eramateko; legeak ez zuen hori egitea galarazten, baina UPNren gobernuek ez zuten pausorik ematen. Araua aldatu arren, berdin jarraitu zuen gobernuak, esanez astirik ez zeukala moldaketak aurtengo egiteko. Gobernua aldatuta, irailetik aurrera hasiko dira euskaraz ikasteko eskubidea bermatzen. Sinbolikoki ere pisua du: hezkuntzan bertan behera geratuko da zonifikazioa, D ereduan ikasi ahalko baita herrialde osoan.

Jarraitu notizia irakurtzen

 Dokumentua ikusi


Itzuli

Gure ikastolak

Facebooken jarraitu

Twitterren jarraitu