Erentzun Ikastolako 5. eta 6. mailako ikasleek garbi dakizkite Interneteko onurak eta arriskuak ‘#Iz
Zer ikasten dugu Txanogorritxoren ipuinarekin? Ezezagunekin kontuz ibili behar dugula, datu pertsonalak ez ditugula eman behar, gure gurasoei kasu egin behar diegula eta adi egon behar dugula leku desegokitan ez sartzeko. Hau ikasi dute Erentzun Ikastolako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasle, irakasle eta gurasoek #IzanDig deituriko egitasmoaren barruan, sare sozialak arduraz eta segurtasunez erabiltzearen garrantzia.
Ikastolen Elkarteak ikastolen digitalizazio planaren barruan, segurtasun digitalaren esparruari erantzun asmoz martxan jarritako egitasmoa da #IzanDig. Aurreko urtean Vianakoaz gain beste hiru ikastola aritu ziren proiektuaren esperimentazio fasean eta ikasturte honetan ikastola gehiagotara zabaldu da. Egitasmo hau integrala da, hots, ikasleak, familiak eta irakasleak hartzen ditu kontuan. Izan ere, ikasleak hiritar digital arduratsua izatea ez da soilik eskolari dagokion ardura, familiena ere bada.
Pribatutasuna, baimenik gabeko argazkiak, sareetako ezezagunak, like edo atsegite botoien erabilpena, errealitatearen eta sare sozialetan agertzen denaren arteko desberdintasuna? gai ugari jorratu dituzte Erentzunen #IzanDigeko hezitzaileekin. Ikasitako guztiarekin bideo labur batzuk prestatu dituzte ikasleek gomendio bilduma moduan. Bideo hauek azaroaren 22an, Gasteizen egin zen ikastolen arteko topaketan proiektatu ziren, parte hartzen zuten beste ikastoletako lanekin batera. Honetaz gain, topaketan gurasoentzako gomendio zerrenda adostu zuten partaide guztien artean eta horiekin amaitu nahi dugu albiste hau.
Gurasoentzako gomendioak (ikasleek sortuak):
Txanogorritxuren ipuinean ehiztariari esker salbatu egin zen protagonista, Interneten dabiltzan otsoak eta arriskuak ekiditeko Erentzun Ikastolan haur eta gaztetxoentzat aukeratu dituzten aholkuak dituzu hemen: