2025/11/15 | Iñigo Aritza Ikastola

IÑIGO ARITZA IKASTOLA: HEZKUNTZA ERALDATZAILEAREN ETA LANKIDETZAREN BIDE BERRIETAN ENGAIATUTA

Euskal Herriko zazpi lurraldeetan sustraitutako ikastolen sare eraldatzailea osatzen dugu. Hezkuntza, herrigintza eta gizarte eragileen arteko elkarlanetik sortutako komunitatea gara, biharko euskal herritarrak gaurdanik hezteko eta haien ikaskuntza prozesua indartzeko konpromisoa hartua dugu.

Komunitate herrikoia eta kooperatiboa gara: ikasleak, familiak, langileak eta ikastola egitasmoaren lagunak batzen dituena, guztiok bat eginda, euskal identitatea ardatz hartuta, lanean ari gara. Gaur egun, 115 ikastolak osatzen dute sarea, tokian tokiko proiektu propioekin, baina ikuspegi nazional partekatuarekin.

ETORKIZUNA ERAIKITZEN NORBERETIK, ELKARREKIN

Ikasturte honetan, Iñigo Aritza Ikastolan (Altsasu) urrats garrantzitsua eman dugu: zuzendaritza partekatua ezarri da, bi emakumek osatua – June Bengoetxea, Lehen Hezkuntzako irakaslea, eta Amagoia Agirre, Haur Hezkuntzako irakaslea, hurrenez hurren.

Biek hezkuntzaren eremuan esperientzia zabala dute eta ilusioz ekin diote erronka berriari. Zuzendaritza partekatuaren eredua (edota ko-zuzendaritza) hautatu dute, ikuspegi berritzaile eta ausart bat dela uste baitute, hezkuntzaren esparruan onura begi bistakoak eskaintzen dituena, zuzendaritza partekatuak, ikastetxearen ikuspegia zabaltzeaz haratago, askotariko erantzunak emateko orduan, besteekin jarduteak duen garrantziaz ohartuta, ikusmira luzeko egitasmoak abian jartzeko aukera eskaintzen du. Ikastolako irakasle eta hezitzaileekin elkarlanean arituz, egunerokoari hainbat ikuspegitatik begiratzeko aukera ematen du eredu honek, gero eta errealitate konplexuagoei erantzuteko aukera zabalagoak eskainiz, sendotasun nabarmenagoarekin eta beti ere erantzun inklusiboagoak eskaintzea ahalbidetzen du.
Proposamen batekin datoz eta helburua argia da: gure hezkuntza proiektu berritzailea eta egonkorra garatu eta aurrera eramatea. Ikastolen sarearen indarrak elkarlanean ditu erroak eta haur eta gazteen garapen pertsonal osoa du xede, euskararen biziberritzearekin eta gizarte ongizatea sustatuz.

Iñigo Aritza Ikastolan, bide hori ilusioz eta konpromisoz egiteko hautua egin dugu, hezkuntza komunitatearen laguntzaz eta parte hartzearekin. Gure erronka argia da: etorkizuneko ikasleak gaurtik heztea, balioetan, euskaran eta komunitatean.


Itzuli

Gure ikastolak