Euskara irakas-hizkuntza duten joera pedagogiko eta kultural berritzaileak, Nafarroako Ikastolen hezkuntza mugimenduan
Dokumental hau, Ikastolek beraien sorreratik gaur egun arte, garatutako euskal hezkuntzaren ondare immaterialaren bilduma gisa sortu da, Ikastola osatzen duten komunitateetako pertsonek, profesionalek aurrera eraman dituzten praktikak, ezagutzak eta lotutako espazioak, kultura ondaretzat onartuz. Ondare immaterial hori, hasierako irakasle haiengandik hasita, belaunaldiz belaunaldi helarazi da, eta uneoro birsortzen joan da, etengabe, gizartearen premien elkarreraginez. Testigantza hauek Ikastolaren identitate, Ikastolarekiko pertenentzia eta jarraipen sentimendu sakona adierazten dute, giza eta gizarte balio sendoetan oinarrituta.
María López Juez neurologoak, zailtasunak izan ditzaketen ikasleak ikastoletan eskolatzearen aldeko argudioak.
Bideo instituzional laburra Ikastolen izaera kooperatiboa azaltzeko.