INKLUSIOA. ESKU HARTZEKO BALIABIDEAK

Izen emate data:

  • Astelehena, 2024, Martxoa 4tik Asteazkena, 2024, Martxoa 13ra

Hasiera - bukaera data:

  • Ostirala, 2024, Martxoa 15etik Ostirala, 2024, Maiatza 31ra

Ikastaroaren formatua:

  • On-line ikastaroa

Helburuak:

  • Inklusioaren aldeko arrazoiak ezagutzea
  • Aniztasunari erantzuteko oztopoez kontzientzia hartzea
  • IDU printzipioetan oinarrituz, esku-hartze inklusiboagoa lortzeko baliabideen erabileran ahalduntzea

Edukiak:

  • Edukiak: 6 modulutan banatuta egongo dira.
  • Inklusioari buruzko marko orokorra, eta aniztasunean eragiten duten oztopoak
  • IDU erreferentzia markoa eta aniztasunari erantzuteko ikuspegiaren baliagarritasuna
  • IDU printzipioen jarraibideetan sakondu,
  • Esku hartze inklusiborako estrategiak: irakurketa erraza, glosarioa, funtzio exekutiboetarako estrategiak, maila anitzetarako eskaintza, autoregulaziorako tresnak, baliabide teknologiko anitzak.

Metodologia:

  • Online ikastaroa. Edukia dokumentu nahiz tutoretza-bideoen bitartez azalduko da
  • Egiten den guztia Online irakaslearekin partekatuko da. Horrela, irakasle moduan jardungo duten pertsonek, egindakoa ikusi, lagundu eta, beharrezkoa balitz, zeregin bakoitzean iradokizunak beteko dituzte.
  • Zeregin bakoitza osatzeko denbora-epe mugarik ez da izango. Ikastaroaren lehen astean hasierako webinarra izango da. Ikastaroa hamaika asteren barruan (azaroa-otsaila) osa daiteke nahi den erritmoan. Aditu batekin webinarra izango da data jakin batean, ikastaroan zehar jakinaraziko zaizuena.
  • Zalantzak eta galderak luzatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek; irakaslearekin komunikazio zuzena izateaz gain, ikastaroak foroa ere izango du, irakaslearekin eta gainerako partaideekin mezuak partekatzeko.

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak:

  • Ikastaroko helburuen betetze maila baloratuko da.
  • Ikastaroko jardueren osatzea eta erantzunen kalitatearen balorazioa
  • Ikasturte amaierarako lanaren kalitatea eta asebetetze galdetegia betetzea

Emaileak:

  • Bego Gordillo Marquez
  • Petro Vera Aguado
  • Leire Burdain Mestraitua

Hartzaile mota:

  • Hezkuntza esku hartze inklusiboagorako tresnak eskuratu nahi dituen irakasle, orientatzaile, PT orori zuzendua dago.

Gure ikastolak

Facebooken jarraitu

Twitterren jarraitu