1. ZER da JUUL? Zirkular-eredua familientzat
Kaixo, JUUL kideak:
Mezu honen bidez, familiei JUUL kanpaina zer den eta zein helburu dituen azaltzeko prestatu dugun zirkular-eredua bidaltzen dizuegu.
Dokumentu hau oinarri gisa erabiltzeko pentsatuta dago; nahi izanez gero, ikastola bakoitzak bere errealitatera egokitu, datak gehitu edo informazio osagarria txertatu dezake.
Garrantzitsua iruditzen zaigu familiek kanpainaren izaera, helburu pedagogikoa eta komunitate osoarentzat duen balioa argi jasotzea. Bi hizkuntza-konbinaziotan duzue eskuragarri:
Euskaraz+Gaztelaniaz Euskaraz+Frantsesez
Zuen komunikazio-lanean lagungarri izatea espero dugu. Zalantzarik edo ekarpenik baduzue, jar zaitezte gurekin harremanetan. Eskerrik asko zuen inplikazioagatik eta lanagatik.
Segi ongi,
NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA


