1. CIVICANEKO IRAKURKETA GIDAK Civicanek aldiro gai baten inguruan bildutako liburuen gidak argitaratzen ditu. Liburuak gaztelaniaz izaten dira batez ere baina euskarazko asko agertzen dira ere bain. Adinaka sailkaturik daude haur literaturatik hasita helduen literatura arte.
|
2. FIRA: CALCO RECOMENDACIONES DE LECTURA
FIRAko gidak Gida hauek Iruņerriko irakuketarako animazio kanpaina baten barruan argitaratu ziren. Euskarazko eta gaztelaniazko liburu aukeraketa egiten da bertan eta liburu horien inguruko iruzkinak.
|
3. FIRA: ESTELLA LEE - LIZARRAK IRAKURTZEN DU
FIRA taldeak sortutako beste gida sorta bat da hau.  LIZARRAk irakurtzen du - ESTELLA Lee argitalpen hauetan Lizarrako irakasle eta ikasleen liburu gomendapenak jasotzen dira. Euskaraz eta gaztelaniaz.
|
4. HARTZ IPUINLARIA HARTZ IPUINLARIA Nabar hartz ipuinlariaren webgunea duzu hau. Hemen topatuko duzu hartzakumea eta berak kontatzen dituen ipuinak, eta hemendik bertatik jaitsi ahalko dituzu ipuinok. Nabar-ek, oraingoz, zazpi hizkuntzatan kontatzen ditu ipuinok, eta halaxe dauka etxea ere, zazpi hizkuntzatan eraikia.
|
5. LEER.ES FAMILIENTZAT MEC-eko Leer.es ekimenaren barruan kokatze da webgune hau. Bertan familientzako gomendioak, irakurzaletasuna bultzatzeko jolasak, gurasoen galderak erantzuteko txokoa, adituen artikuluak...
|
6. MILCUENTOS Webgune honetan hainbat ipuin agertzen dira. Ipuin hauek irakurri eta entzun egin daitezke. Hauetako bi euskaraz daude.
|
7. OEPLI Haur eta Gazte Liburuetarako Espainiako Erakundea (OEPLI, gaztelaniaz), IBBY (International Board on Books for Young People) erakundearen Espainiako atala, 1982ko uztailaren 27an sortu zen formalki, INLE (Espainiako Liburuaren Institutu Nazionala) institutuaren Haur Literaturaren Batzordea desagertu zenean. OEPLI irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta haurren liburuekin eta irakurketarekin zerikusia duten mota guztietako sustapen-jarduerak egiten eta koordinatzen ditu. Horrez gain, IBBYren ordezkaria da Espainian. Lurraldeko lau atal ditu eta jarduerak Espainiako Estatu osoan egiten ditu. Hala ere, helburu berak dituzten beste erakundeekin egindako akordioei esker, jarduera Espainiatik kanpo ere garatzen du.
|
8. PORTAL AUDIOVISUAL DE LA LECTO-ESCRITURA Gune honetan irakur-idazketarekin lotutako gaien inguruko bideoak aurki daitezke. Hau da guneak eskaintzen duen berrikuntza. Gai interesgarriak irakasle eta gurasoei begira. Merezi du.
|