• APIRILAK 23   |   2025-2026 edizioko data

Baliabideak
Karrikiri haur eta gazte liburu gomendagarriak

1. Aholku literarioak Haur eta Lehen Hezkuntzarako

Kalitatezko haur liburuak proposatzen zaizkizue, zikloz ziklo mailakatuak; eta, gure esperientzia oinarri, honakoak hartu ditugu kontuan zerrenda osatzerakoan: Galtzagorri Elkartearen “Ezinbesteko” liburuak, HUHEZIk osatutako “Oso gomendagarriak” eta “Zerrenda berezia” zerrendak, eta EIBZren Kanon literarioa. Halaber, hezkuntzan diharduten hainbat irakasle eta familien irizpideak aintzat hartu ditugu. Azken horien iritziak eta Iruñeko Xabier karrikako euskal dendan egiten zaien jarraipena kontutan hartu ditugu zenbait izenburu azpimarratzeko eta zerrenda osatu ditugu.
Fitxategia jaitsi

2. KARRIKIRI, Heziketa afektibo sexuala liburu-zerrenda

Liburu aholku zerrenda hau osatzerako garaian hainbat, irakasle, irakurle, guraso naiz sexologoren irizpidea aintzat hartu dugu. Horretarako mezu estereotipatuetatik hurrentzen diren liburuetan jarri dugu arreta, genero berdintasunean hezteko baliagarriak diren liburuak aztertuz eta hautatuz. “Parekidetasunean eta diskriminaziorik gabe biziko garen jendartea lortu nahi badugu eta harreman komunikatzaile, atsegin, berdintasunezko, arduratsu eta askeak lortu nahi baditugu, haurrei kalitatezko heziketa afektibo sexuala eskaintzea ezinbestekoa da”. Helburu hori lortzeko bidean lagungarri izango zaizue hemen aurkezten den zerrenda. Eskoletan gaia lantzeko aukerak nahiz ateak irekiko dizkizuen istorioak biltzen dira hemen. SKOLAE programaren partaide zareten guztiontzat ere baliagarria izango delakoan gaude. Irakurtzeko zaletasuna eta gaitasuna elikatzen eta sustatzen jarraitu nahi dugu irakurketak duen gaitasun eraldatzailea aldarrikatuz. Beste behin ere irakurtzen ditugun edukietan arretaz jarriz; heziketa afektibo sexualean.
Fitxategia jaitsi

3. Aholku literarioak Haur eta Lehen Hezkuntzarako KLASIKOAK

Aholku honetan Klasiko Unibertsalak eta Euskal Klasikoak bereizi dizkizuegu, adin tarteetan mailakatuta. Hala ere, zerrenda honek edozein irakurleri balio diezaioke klasikoengana hurbiltzeko eta horiek ezagutzeko, edozein dela ere bere adina. Zuetako askok egindako eskaera kontuan hartu dugu, eta horregatik solasaldi dialogiko literarioen teknika lantzeko ezinbesteko klasikoak aurkituko dituzue; testu klasikoen mezuek balore unibertsalak lantzeko aukera aparta ematen dute eta, gainera, norberaren interpretazioak modelatzeko estrategiak garatzeko ezinbesteko lanak dira. Izan ere, besteak beste, klasikoak denboran zehar iraun duten obra literarioak dira, irakurle belaunaldi askok irakurri dituzten testuak, batzuk orain dela hiru mende idatziak, itzulpengintzari esker geureganaino iritsi direnak.
Fitxategia jaitsi

Izena eman irakurzaletasun gunetik albisteak jaso nahi badituzu.