Bozketa azken urtetan argitaratutako liburuen gainean egiten denez, kontuan hartu izartxoarekin markatuta daudela baliagarriak izan ahal zaizkizuen liburu-gomendatuen zerrendak.
1.
2022 Irakurgida. Galtzagorri Literatura Mintegia
Haur eta gazteentzako liburuen gidak aipaturiko egitasmoaren jarraibideak biltzen ditu. Hortaz, jarraian Euskal Haur eta Gazte Literaturan argitaratu diren 40 bat izenburu topatuko dituzu, liburu bakoitzarekin bitartekariarentzako esku-hartze proposamen bana jasotzearekin batera. Hartara, liburu hautaketa bat erraztu eta ikasleekin hauen lanketa egiteko tresnak jarri nahi ditugu zuon eskura.