1. Gau beltza eta literatura
Gau Beltza heltzen ari da, eta aukera ederra da ikasleen artean irakurzaletasuna sustatzeko. Festa honek haur eta gazteengan sortzen duen zirrara eta kasu batzuetan beldurra uxatzeko ere lagungarria da literatura, eta horretarako egokia iruditu zaigu ikastolako liburutegian gai horrekin lotutako liburuak izatea.
Liburu batzuk aukeratu ditugu eta guztiak helbide honetan aurkituko dituzue bilduta: 👉 Gau Beltzari buruzko liburu hautaketa
Gure proposamena zera da: ospakizun honen inguruan ikastolak egiten dituen jardueretan, mozorro eta apaingarrietaz gain, irakurzaletasuna sustatzea. Zuek erabakiko duzue modua: ozeneko irakurketak presta daitezke kandela eta kalabazaz apainduta adibidez.
