Atzo John Anduezak bere liburu berria aurkeztuz bideoa bidali zigun eta mezutxoa ere bai:
Kaixo Koadrila. Hemen bidaltzen dizuet nire azken perlari buruzko informazioa. Atzo bertan aurkeztu genuen Donostian. Ikastolatako ikasleen gustukoa izango dela espero dut, asmo horrekin idatzi dut behintzat.
Gaur aurkeztuko dizuegun esperientzia, Iruñerriako liburutegi batetik prestatua hartuko dugu. Fertxu Izquierdoren blogean irakurri genuen eta oso ideia ona iruditu zitzaigun gure ikastoletako liburutegietarako liburuak lortzeko, dirua gastatu gabe. Oinarria hori izanda, pixka bat moldatuko dugu. Haiek LIBURU BAT ADOPTATU! izenburupean jarri zuten martxan, baina guk LIBURU AHAZTUEN KLUBA egokiagoa dela uste dugu.
Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak Resurreccion Maria Azkue Literatura Sarien deialdi berri bat zabaldu dute. Sari hauen xedea idazle gazteak literatura mundura erakartzea da, eta, jakina denez, bi genero saritzen dira: narrazioa eta poesia. Genero bakoitzak bi maila ditu: A maila (10 eta 13 urte bitarteko gazteentzat); eta B maila (14 eta 17 urte bitartekoentzat).
BM buletina, 39. zenbakia, 2016ko azaroa: 1. Etxean kontu-kantari 2. Ipuinez ipuin 3. Gela barnean 4. Egitasmoa martxan Informazio gehiago: www.bularretikmintzora.org
Gurasoei irakurketa sustatzen laguntzeko, gabonetako liburu-oparia gomendatzen duen zirkularra duzue hemen. Eskutitza erabili nahi baduzue, zuen ikastolako datuak eta logotipoa jartzea egokia izan daiteke.
Urtez urte gure “Ideiak eta Esperientziak” bilduma handitzen doa. Baliabide interesgarria da gure ikastoletan irakurtzeko zaletasuna sustatzeko. Bildumak badu iragazi bat zure intereseko ideiak errazago aurkitzeko: etapaka, gaika…
HUHEZIko Haur Liburu Mintegiak argitaratzen du Irakur Gida. Euskaraz argitaratzen diren ia liburu guztiak irakurri ondoren, taldeak baloratu eta sailkatu egin ditu. Beraz, Mintegiak selekzio bat eskaintzen du urtero Haur eta Gazte literaturan kaleratu diren euskarazko liburu onenekin.
Juul hauteskunde eguna ondoren, Juul kanpaina eta orokorrean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko ekimenak ez ditugu bukatutzat eman behar. Zer egin dezakegu eskuartean ditugun emaitza horiekin? Lasai, lan gehiago ez dizuegu eman nahi, ideia batzuk proposatu besterik ez, bozketako emaitzei etekina emateko.