| IBAIZABAL ARGITALETXEAREN NOBEDADEAK15/02/20
Ibaizabal Argitaletxetik otsaila-martxoa bitartean kaleratuko dituzten nobedadeen berri izateko, erantsitako dokumentua bidali dugute.
|
| IV_ESPERIENTZIA, BIZIRIK DAUDEN IPUINAK15/02/19
Zangozako Ikastolatik datorkigu esperientzia hau. Literatura eta Plastika arloak uztartu diren ariketa honetan, LHko ikasle bakoitzak etxetik liburu bat ekarri eta bertan dagoen pasarte, ideia, edo mezua ilustratu zuen. Horretarako “pop-up” eta “kirigami” teknikak edo liburu zabalgarrien teknika erabili dute eta, hau da, gure ustez, jarduera honen originaltasuna.
|
| Haur adoptatuentzako liburuak15/02/11
AFIN taldeak haur adoptatuentzako interesgarriak izan daitezkeen liburuak zerrendatu ditu eta interesgarria iruditu zaigu honen berri zuei ematea. Gaztelaniaz dauden liburu hauetaz gain, euskarazko batzuk bidaltzen dizkizuegu.
|
| Zein dira irakurleak sortarazten dituzten liburuak? 15/02/11
Aurreko ikasturtean, Juul kanpainako arduradunen bitartez galdera bat bota genien irakasleei: Zeuen esperientziatik zeintzuk dira “irakurleak sortarazten dituzten liburuak”? Ikasleak harrapatzen dituztenak, berehala gustuko dutenak, gehien gomendatzen dituztenak, bukatu eta beste bat irakurtzeko grina uzten dutenak.
|
| IRAKURKETAREN INGURUKO OHITURAK INKESTA (2015)15/02/03
Orain dela hiru urte, hainbat ikastolako ikasleei irakurketa ohituren inguruko inkesta egin genien eta emaitza interesgarriak lortu ere bai. Aurten, azterketa berriz egitea erabaki dugu, belaunaldi ezberdintasunak kontuan hartu ahal izateko eta bestalde, berez, jarduera onuragarria delako.
|
| II-IDEIA_GENERO INTEGRAZIOA LITERATURAN15/01/27
JUUL kanpainan neska eta mutilen arteko ezberdintasunik ez izatea landu nahi da, eta, baita generoaren integrazioaren ikuspegia zaindu ere. Horretarako, generoarekin lotuta dauden gaiei buruzko liburuekin lan egingo dugu.
|
| I. IDEIA: LIBURUGRAMA 15/01/21
Irakurtzen diren liburuen azalen fotokopiak erabiliz, bata bestearen atzean ipintzen baditugu, suge moduko bat sor daiteke pasabidean. Honela, bisualki, gure irakurketaren martxa jakingo dugu eta motibagarria suertatuko da. Pertsona batek baino gehiagok irakurtzen badu liburu bera, kolorezko pegatinak ipin daitezke azalen gainean. Fotokopiak koloreztatzea komeniko litzateke gure liburugrama itxura polita izateko.
|
| III. ESPERIENTZIA: OKA JOKO LITERARIOA 15/01/12
Aurrekoan, Erentzun Ikastolan iaz proposatu genizuen “Irakurgaua” jarduera burutu zuten. Gau horretan, besteak beste, udalekuetan egiten den oka jokoa prestatu zuten eta gugana zuzendu dira prestatu zutena zuekin partekatzeko, nahi izanez gero moldatzeko eta erabiltzeko. Animatu aurrera eramaten Vianan egin duten antzera eta konta iezaguzue!
|
| GURASOEI BEGIRA GABONETAKO ZIRKULARRA 14/12/10
Gabonetarako opari ona... liburu bat edo bi... Gurasoei begira zirkularra. (Ikus erantsitako artxiboak)
|
| Kaxketak ipuinen bidez ere lantzeko 14/12/09
Kaxketak ipuinen bidez ere lantzeko. Cuentos para trabajar las rabietas de forma respetuosa.
|
| Elkartasuna, sentimenduak eta inmigrazioa, haur literatura blaitzen duten gaiak 14/11/27
"Elkartasuna, sentimenduak eta inmigrazioa, haur literatura blaitzen duten gaiak", Diario de Noticias, Ortzadar gehigarria, 2014/11/23
|
| ¿Conoces las ventajas de la lectura compartida en clase? 14/11/25
Dentro del aula de clase se generan diversas actividades con el fin de avanzar en los procesos de aprendizaje de los niños, una de esas actividades es la lectura compartida, y en este artículo profundizaremos un poco este concepto.
|
| II_ESPERIENTZIA, SAN VICENTE IKASTOLA -MOTXILA IBILTARIA-14/11/21
Jakina da irakasleen eta gurasoen interes komuna dela haurrak irakurketara gerturatzea. Irakurketa oso garrantzitsua baita haurren garapen zein heldutasun prozesuetan.Hori horrela, oraingo honetan, haurrengan irakurzaletasuna sustatu asmoz, San Vicente Ikastolak aurrera eramaten duen “Motxila ibiltariak” proiektua aurkeztuko dizuegu. Zuen interesekoa izatea espero dugu eta noski! aurrera eramaten baldin baduzue, zuen esperientzia guri kontatu!
|
| BULARRETIK MINTZORA BULETINA - 27. zenbakia 14/11/19
BM buletina, 27. zenbakia, 2014ko azaroa: 1. Etxean kontu-kantari 2. Ipuinez ipuin 3. Gela barnean 4. Egitasmoa martxan Informazio gehiago: www.bularretikmintzora.org
|
| ARGITALETXEEN LIBURU-NOBEDADEAK 14/11/14
Gogoratu nahi dizuegu JUUL webgunean dauden atalen artean, zenbait argitaletxeren web-orriak bisitatzeko helbideak daudela (ikus hemen). Interesgarria izan daiteke liburu-nobedadeak ezagutzeko.
|