| JUUL ASTEA - KURUTZIAGA IKASTOLA (DURANGO) 14/03/26
JUUL ASTEA - ESPERIENTZIA EDERRA! JUUL hauteskude-eguna heltzear dagoenean, Kurutziaga Ikastolan "Juul astea" antolatzen dute HHn eta LHn. Gela bat apaindu eta bertan ekintzak egiten dituzte, ipuin kontalariak, idazleak, Juulen ipuina kontatu... Hona hemen bidali dizkiguten aurtengo LH-ko gelaren irudiak: http://goo.gl/rTXmPL Eskerrik asko!!!!
|
| BOZKETA-ELEKTRONIKOAREN PROBAK BUKATUTA 14/03/24
Bozketa-elektronikoa egiteko proba garaia bukatu da. Espero dezagun JUUL egunean dena ongi joatea. Gogoratu, liburu bat bozkagai den ala ez jakiteko, Nire liburua bozkagai da? alata duzuela webgunean. Gutxi falta da! Animo! JUUL antolatzaileak
|
| ELGOIBAR IKASTOLA - LIBURU MARKATZAILEAK ESPERIENTZIA 14/03/21
Oraingo honetan, berria Elgoibar Ikastolatik datorkizu! Plastika-arloan DBH 1. mailako ikasleek LH 1. mailako ikasleei liburu-markatzaileak egin dizkiete. Izan ere, LH 1. mailako ikasleek lehen aldiz hartuko baitute parte JUUL ekimen honetan. Lan polita egin dute Elgoibar Ikastolan, zorionak!!!
|
| V. IDEIA. LIBURUONDOA, LIBURUAK EMATEN DITUEN ZUHAITZA14/03/18
Zer da liburuondoa? Izenburuak dioen bezala, liburuak ematen dituen zuhaitza da. Zuhaitz horren liburuak irakurtzen ditugunean ideiak, jakintza, istorioak, sentimenduak landatzen ditugu gure barnean. Bestalde liburuekin, zuhaitzen fruituekin bezala, gure jakintza, jakin-mina edo istorio gosea asetzen dugu. Liburuondo desberdinak landa ditzakegu aurtengo Juul kanpainan. Hona hemen hainbat ideia: - Geletan edo pasabideetan: liburuak ematen dituzten zuha...
|
| BOZKETA ELEKTRONIKOAREN PROBAK 14/03/17
BOZKETA ELEKTRONIKOAREN FROGAK Martxoaren 18tik 21era
|
| 2014 IBBY kartela 14/03/14
1967. urtetik, apirilaren 2an, Hans Christian Andersen danimarkar idazlearen jaiotegunean hain zuzen, IBBYk Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna sustatzen du, haur eta gazte liburu onak bultzatzeko, eta gazteenen artean irakurzaletasuna sustatzeko. Urtero Atal Nazional batek du Haur Liburuaren Egunaren nazioarteko babeslea izateko aukera, eta bere herrialdeko idazle bat eta ilustratzaile ezagun bat hautatzen ditu mundu osoko haurrei bidalitako mezua. 2014an, Irlandako atalari egokitu zaio b...
|
| URRETXU-ZUMARRAGA IKASTOLA: LIBURUENTZAKO ORRI MARKATZAILEAK14/03/10
Hona hemen jaso dugun mezua, izugarri poztu gaituena!Kaixo Juulkideak! Etxarri Aranatzeko Andra Mari ikastolak egindako eskulana eredu bezala hartuz, eta zuen aholkuari jarraikiz, hona hemen Urretxu-Zumarraga Ikastolan egindako orri markatzaile batzuk. Ikusi irudiak: http://goo.gl/9U5RxB Mila esker emandako ideiengatik eta irakurketaren alde egiten duzuen lan garrantzitsuarengatik. Urr...
|
| Etxegiroan.com, liburuak entzuteko ataria 14/02/24
Haurrei eta helduei zuzenduriko ipuinak eta audioliburuak entzun daitezke, besteak beste, etxegiroan.com webgune berrian. Maria Uriarte, Tomas Fernando eta Osoitz Elkorobarrutia daude proiektu horren atzean, pasioz, mimoz eta konpromisoz lanean.
|
| JUUL ARAUTEGIA 2014 14/02/20
Hona hemen kanpaina ongi antolatzeko eta aurrera eramateko aholkuak eta arautegiak. Arazoren bat edota zalantzaren bat edukiz gero, jar zaitezte gurekin harremanetan. Ongi izan eta kanpaina on!
|
| IV- IDEIA. Speed Book Dating - Liburuen Inguruko Hitzordu Bizkorrak14/02/18
Badira bikotea bilatzeko sistemak, non pertsona ezberdinak toki batean biltzen diren, eta, errotazioak eginez, hiru minutu izaten dituzten euren artean ezagutzeko. Antzeko zerbait munta dezakegu DBHko gela desberdinetako ikasleekin, baina liburuen inguruan hitz egiteko: SBD - Speed Book Dating. Bikoteak antolatuko dira zozketa eginez eta bi-hiru minututan irakurtzen ari diren liburuaz hitz egiteko aukera izango dute.
|
| LIBURU NOBEDADEAK14/02/12
Hona hemen TTARTTALO Argitaletxearen hainbat nobedade:- Animaliak eta ni - Lehen jolas-liburua Bilduma Marraztu eta ezabatu - Zer ordu da? - Puntuz puntu Bilduma Natura ikertzen - Ura - Zerua eta espazioa Bilduma Igela - Bai ausarta dela igela - Igela eta arrotza - Igela beldur...
|
| FERNANDO MORILLO EGILEAREN AUDIOLIBURUAK14/02/05
Gaumin Argitaletxeak Fernando Morilloren Marko panpina trapuzko amets, Deabruaren letaginak, Hildakoei esker eta haien erruz eta Izuaren pasabidea liburuen audioen zatitxoak web orrian ditu. Gustukoak badituzue, audioliburu horien CDak eskuratzen ahal dira!!!
|
| LIBURU NOBEDADEAK14/02/03
Hona hemen ELKAR argitaletxearen hainbat nobedade: Nire aitaren botak, Mikel Valverde Nire Potxolina maitea, Alaine Agirre / Eider Eibar Artzaina izan nahi dut, eta zer?, Txani Rodriguez / Jokin Mitxelena Mux munstroa, Pello Aņorga / Jokin MitxelenaLiburuen fitxak erantsitako artxiboetan.
|
| BAZEN BEHIN... ipuinak14/01/30
BAZEN BEHIN… sail berriaren aurkezpena. Wiro moduan enkoadernatutako 8 ipuinez osatutako bilduma. Testu guztien sortzailea Toti Martínez de Lezea idazlea da, eta marrazkilariak berriz 8 ditugu, ipuin bakoitzeko bat. Horrela, ipuin bakoitzari estilo ezberdin bat ematen zaio, baina guztiak helburu bera dute, alegia, haurrari ahoz eta keinuz kontatzeko ipuinak izatea.
|
| III. IDEIA: ASTOLIBURUTEGIA14/01/24
Herrialde eta herri txiki askotan ez dute liburutegirik, baina liburuak heltzen dira beste bide batzuetatik.Gure proposamen bitxi honetan, ASTO bat etorriko zaigu bisitan ikastolara, benetako astoa, noski! Liburuak ekarriko dizkigu haurren harridura, zirrara eta ilusioa sortuz. ASTOLIBURUTEGI bat gure ikastolan! Ideia dibertigarri honek beste aukera gehiago ditu... jarraitu irakurtzen! Animatu zaitezte!!!
|