| IV. ESPERIENTZIA – JUUL LIBURUAREN IRAKURKETA 14/01/21
Zangozako Rincon del Carmen Ikastolako LH 5. mailako ikasleek JUUL liburua hartu eta haien artean orrialdeen irakurketa banatuz grabazioa egin zuten. Esperientzia honekin, IKT batzuen erabilera ikasteaz gain, Juul liburuaren argudioa kontuan hartuta, norberari buruzko balioespenaren gaia ikertu eta landu zuten. Esperientzia interesgarri honen nondik-norakoak erantsitako artxiboan ikus ditzakezue.
|
| BI HITZ ETA ERDI, esperientziak - Xabier Olaso 14/01/16
BI HITZ ETA ERDI, esperientziak - Xabier Olaso Zalantzarik ez dago, irakurtzeak berebiziko garrantzia duela ikaslearen ikas-prozesuan. Hortaz, txikitatik motibatzea eta irakurketa ohiturak garatzea inportantea da. Horretaz guztiaz jabeturik, azken urteotan bide horri begira jarri dira Gasteizko Armentia Ikastolako Lehen Hezkuntzako irakasleak eta hona hemen irakurketaren inguruan aurrera eramaten dituzten jardu...
|
| III. ESPERIENTZIA: LIBURUENTZAKO ORRI-MARKATZAILEAK14/01/08
Juul kanpainarako proposamentxo batekin etorri zaizkigu Sakanako ikastola honetatik.Irakurlagun proposamenari jarraituta, irakurketa saio bat antolatu zuten, LH 5. eta 6. mailako ikasleek txikiei Castillo Suarezen Erikaren Ttilikak liburua irakurriz (oso egokia LH 1. mailako ikasleentzat). Eta, irakurketa saioa bukatutakoan, OPARI moduan ikasle bakoitzarentzat ORRIALDE MARKATZAILE bat eman zieten. Jarraitu irakurtzen...
|
| GURASOEI BEGIRA GABONETARAKO ZIRKULARRA13/12/18
Kaixo, juulkideak: Honen bidez, gurasoek ere JUUL irakurzaletasun kanpainan murgildu ahal izateko, hona hemen Gabonerako prestatu dugun zirkularra. Eredua besterik ez da, beraz gurasoei bidali nahi baldin badiezu nahi dituzuen aldaketa egiten ahal dizkiozue. Gabon zoriontsuak opa dizkizuegu! JUUL - NIE
|
| EREIN ARGITALETXEKO 2013rako NOBEDADEAK13/11/28
EREIN ARGITALETXEAREN 2013rako NOBEDADEAK Euskaraz argitaratutako liburuak ikusten ahal dituzue argitaletxeak bidali digu liburu-zerrenda honetan.
|
| II. ESPERIENTZIA – LAGUN EZKUTUA - HITZORDU ITSU BAT13/11/25
JUUL kanpainarako esperientzia berria proposatu nahi genizueke, LAGUN EZKUTUA!!! Ikasle bakoitzak liburutegiko, gelako edo etxeko liburu bat har dezake, gustuko duen bat, era politean estali eta bere lagun ezkutuari eman.
|
| II. IDEIA: IRAKURKETAREN GAUA13/11/18
Aurkeztuko dizuegun ideia berri hau Erentzun ikastolatik bidali digute. Bertako andereño batek Suitzan egoten da askotan eta hango ikastetxe batean egiten dutena gurekin partekatu du.- Irakurketaren gaua deitzen diote ekimenari. Gela batek (edo bik) ikastolan gaua pasatzen du irakurtzeko helburuarekin.
|
| MEZULARI ARGITALETXEAREN NOBEDADEAK13/11/17
MEZULARI ARGITALETXEAREN NOBEDADEAK Argitaratutako euskarazko azken liburuak ikusten ahal dituzue, eta horien guztien informazioa.
|
| BULARRETIK MINTZORA BULETINA - 21 zenbakia13/11/15
BM buletina, 21. zenbakia, 2013ko urria: 1. Etxean kontu-kantari 2. Ipuinez ipuin 3. Gela barnean 4. Egitasmoa martxan
|
| 3 ideia ikastolako liburutegia krisialditik ateratzeko13/11/11
Kaixo, juulzaleak: Krisialdian gaudela jakina da eta murrizketa garaian bagaude ere, Juul Kanpainako ideien bankuak "interes" handiko proposamen sobera izan baditu guztion artean partekatzeko.
|
| IRAKURLAGUN PROIEKTUA GOGORATUZ 13/11/06
Kaixo, juulkideak: Iaz arrakasta handia izan zuen gure ikastoletan IRAKURLAGUN EGIN proiektua. Horregatik, irakurzaletasuna bultzatzeko egin ditugun esperientzien artean hauxe gogoratu nahi genizueke oso interesgarria iruditzen baitzaigu. Animatu aurrera eramaten! JUUL antolakuntza
|
| LIBURUTEGIAREN EGUNA13/10/24
Urriaren 24an Liburutegiaren Eguna Espainiako Haur eta Gazte Liburuaren Lagunen Elkarteak, Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren laguntzarekin, sustatzen duen eguna da gaur.Zerbait berezia egingo duzue ikastolan eguna ospatzeko? Hala bada, guri kontatzea eta argazkiren bat bidaltzea eskertuko genizueke. Horrela, gainerako juulkideekin partekatuko genituzke esperientzia hauek. Animatu zaitezte ospatzera!!! JUUL antolatzailea...
|
| AZKEN GARAIPENA eta IBBY zerrenda13/10/21
Haur eta Gazte libururako Espainiako Erakundeak, OEPLIk, Azken Garaipena aukeratu du, beste zortzi obrekin batera, IBBYren Ohorezko Zerrenda osatzeko.
|
| LIBURU NOBEDADEAK: ELKAR + TTARTTALO 13/10/14
Hona hemen hainbat liburu berrien informazioa: Aldontza hontza eta bere adiskideak (Ttarttalo), Tripoli doktorea (Elkar), Beldarren hegaldia (Elkar), Euli bat dut bihotzean (Elkar) eta Simon ipuinen munduan (Elkar).
|
| JUUL BALIABIDEEN ATALA 13/10/07
- Irakurzaletasuna sustatzeko ideiak eta esperientziak.
- Blogak eta bideoglogak liburuen laburpen tentagarriekin eta iritziekin.
- JUUL inprimakiak.
- Eta abar.
BALIABIDEEN ATALERA JOAN
|