Gaurkoan, LUISILLO KINTANA aurkeztuko dizuet, VENDETTA musika taldearen baxu-jotzailea. Ezagutzen al duzue? Behar bada argazkia ikusita... ea ba... bai? Oso interesgarria izan zen berarekin egotea, musika-munduaren gauza asko kontatu zizkigun! Bira internazionalak ere egiten dituzte! Mila esker Luisillo! JUUL
Beste lagun bat ezagutu nahi duzue? Nor den jakin nahi duzue? Agian... ezagutuko duzue jada. XABI ALDAZ du izena eta KAOTIKO musika taldearen bateria-jotzailea da. Nirekin eta gainerako lagunekin egoteagatik, taldeko entseguetatik ere tartetxo bat hartu zuen. Zoragarria izan zen bera ezagutzea, oso maitekorra izan zen. Mila esker Xabi!
Kaixo, lagunak: JUUL NAIZ eta aurreko ostiralean kontatu nizuen, lagun batzuek OPARI EDERRA egin zidatela. Bada... ADUR GOIKOETXEA izan zen lagun horietako bat. Adur, Etxarri Aranatzeko Andra Mari Ikastolako zuzendaria da. Eta hezkuntzan munduan murgilduta egoteaz gain, bere bizitza musikaz jantzita dagoela konprobatu genuen. Opari eder horren zatitxo bat berea baita! Esker mile Adur! Gogoak dituzue jakiteko zer oparitu zidaten??? Oraindik pixka ...
Atzokoa egun zoragarria izan zen niretzat! INOIZ EZ DUT AHAZTUKO! Lagun berri piloa egin nuen eta oso eskertuta nago egin zidaten opariagatik! Oraindik ezin dizuet esan zer den... ;-) BEREHALA JAKINGO DUZUE! Bihotz-bihotzez mila esker jada juulkide zaretenei: “Txapas”, Adur, Fran, Juanpa, Luisillo, Xabi eta Iker, eta ez ditut ahaztu nahi ahotsa jarri didaten juulzale horiei: Mikel, Irune, Unax, Nerea...
RITA ETA ALKIMISTAREN AMETSA Egilea: Mikel Valverde Argitaletxea: ELKAR Rita Pragara doa, Txekiar Errepublikako hiriburura, Eguberrietako oporraldiko egun batzuk igarotzera. Han, osaba Daniel eta beste aditu batzuk hiriko gaztelua arakatzen eta alkimista baten egunerokoa bilatze...
Aurrekoan Zer da zuretzat irakurtzea? jarduera proposatu genizuen zuen blogak eta pasabideak apaintzeko. Ikastola bateko eredua ere ikusi genuen. Oraingoan, Urretxu-Zumarragako ikastolatik Blanca Lopez juulkideak bere ikasleek sortutako aurkezpen pare bat bidali dizkigu. Hauek irudia eta mezua lotzen saiatu dira oso lan polita eginez eta zuei bidaltzea pentsatu dugu. Antzekoak egiten animatzen zaituztegu edo hauek erabili zuen blogak edo pa...
Kaixo, Juulkide: Seguru zuen ikasleen artean arrakastatsua den liburu bat edo beste ezagutzen duzula edo gutxi irakurtzen duen zure ikasle hori motibatu eta "engantxatu" duena. Liburu horien erreferentziak izan nahi ditugu gure artean partekatzeko eta guraso nahiz ikasleei gomendio egokiak eta eraginkorrak egin ahal izateko. Horretarako, bi galdera besterik ez dituen galdetegi hau betetzea eta zure irakasleei pasatzea eskertuko genizuke.
Duela aste batzuk Irakurlagun proiektua aurkeztu genizuen. Proiektua, irakurzaletasunaren helburua lortzeko motibagarria da, eta, horretaz gain, adin desberdinen arteko elkarrekintza bultzatzen du.
PILU PILU! Egilea: Susanna Isern Irudigilea: Katharina Sieg Argitaletxea: Txalaparta Sinopsia Oso modu jostagarrian, krokodiloen eta txori mota berezi baten artean egiaz dagoen harremana nondik etor litekeen kontatzen die haurrei Pilu Piluk.
I. ESPERIENTZIA: IRAKURLAGUN EGIN Ikusita hainbat ikastetxetan esperientzia aberasgarria dela, adibidez: Zangozako Rincón del Carmen Ikastolan “Irakasleak ikasleei ipuin bat kontatu”, Zumaiako Maria eta Jose Ikastetxean “Irakurle lagun proiektua”, Motrileko Virgen de la Cabeza Ikastetxean “Apadrinamiento lector”, eta abar, irakurzaletasuna bultzatzeko esperientzien artean, IRAKURLAGUN EGIN PROIEKTUA gogoratu nahi dizuegu.
Galtzagorri Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, antolatzen duen Liburu Gaztea lehiaketak irakurketa teknologia berriekin uztartzeko jauzia eman du ikasturte honetan. Hori dela eta, aurten ikasleek egindako booktrailerrak izango dira lehian sartuko direnak. Parte hartu nahi dutenek Galtzagorri Elkarteak proposatutako libururen bat irakurri eta horri buruzko booktrailerra egin beharko dute. Berau, martxoa...
INFORMAZIO GEHIAGO ERANTSITAKO DOKUMENTUAN Martxan da Elkar Ipuin eta Ilustrazio Lehiaketa. Antton Kazabonen ''Parke bakartia'' ipuin argitaragabea eta Patxi Gallegoren ilustrazio berri bat izango dira helduleku. Haurren artean literaturzaletasuna bultzatzea du helburu sariketa honek. Lanak apirilaren 19a baino lehen aurkeztu beharko dira.
Peru Abarka lehiaketaren helburua euskal literatur produkzioan formatu berritzaileak sustatzea da, album formatua hain zuzen ere. Album formatua haur literaturan nagusiki erabiltzen bada ere, Europako literatur joera berriek erakusten dute gero eta zabalagoa dela helduen literaturan ere.