Juul Kanpaina - 25. urteurrena Juul Kanpaina 2022-2023
edizioko data:
Martxoak 30

RITA ETA ALKIMISTAREN AMETSA, Mikel Valverde

13/02/13

RITA ETA ALKIMISTAREN AMETSA
Egilea: Mikel Valverde
Argitaletxea: ELKAR
Rita Pragara doa, Txekiar Errepublikako hiriburura, Eguberrietako oporraldiko egun batzuk igarotzera. Han, osaba Daniel eta beste aditu batzuk hiriko gaztelua arakatzen eta alkimista baten egunerokoa bilatze...


Zer da zuretzat irakurtzea - Ikasle batzuen lanak

13/02/06

Aurrekoan Zer da zuretzat irakurtzea? jarduera proposatu genizuen zuen blogak eta pasabideak apaintzeko. Ikastola bateko eredua ere ikusi genuen.
Oraingoan, Urretxu-Zumarragako ikastolatik Blanca Lopez juulkideak bere ikasleek sortutako aurkezpen pare bat bidali dizkigu. Hauek irudia eta mezua lotzen saiatu dira oso lan polita eginez eta zuei bidaltzea pentsatu dugu. Antzekoak egiten animatzen zaituztegu edo hauek erabili zuen blogak edo pa...


IRAKURZALE BIHURTZEN ZAITUZTEN LIBURUAK

13/02/05

Kaixo, Juulkide:
Seguru zuen ikasleen artean arrakastatsua den liburu bat edo beste ezagutzen duzula edo gutxi irakurtzen duen zure ikasle hori motibatu eta "engantxatu" duena.
Liburu horien erreferentziak izan nahi ditugu gure artean partekatzeko eta guraso nahiz ikasleei gomendio egokiak eta eraginkorrak egin ahal izateko. Horretarako, bi galdera besterik ez dituen galdetegi hau betetzea eta zure irakasleei pasatzea eskertuko genizuke.


IRARKURLAGUN MARTXAN HAINBAT IKASTOLATAN

13/01/28

Duela aste batzuk Irakurlagun proiektua aurkeztu genizuen. Proiektua, irakurzaletasunaren helburua lortzeko motibagarria da, eta, horretaz gain, adin desberdinen arteko elkarrekintza bultzatzen du.


PILU PILU!, Susanna Isern

13/01/23

PILU PILU!
Egilea: Susanna Isern
Irudigilea: Katharina Sieg
Argitaletxea: Txalaparta
Sinopsia
Oso modu jostagarrian, krokodiloen eta txori mota berezi baten artean egiaz dagoen harremana nondik etor litekeen kontatzen die haurrei Pilu Piluk.


2012-13 / I. ESPERIENTZIA: IRAKURLAGUN EGIN

13/01/18

I. ESPERIENTZIA: IRAKURLAGUN EGIN
Ikusita hainbat ikastetxetan esperientzia aberasgarria dela, adibidez: Zangozako Rincón del Carmen Ikastolan “Irakasleak ikasleei ipuin bat kontatu”, Zumaiako Maria eta Jose Ikastetxean “Irakurle lagun proiektua”, Motrileko Virgen de la Cabeza Ikastetxean “Apadrinamiento lector”, eta abar, irakurzaletasuna bultzatzeko esperientzien artean, IRAKURLAGUN EGIN PROIEKTUA gogoratu nahi dizuegu.

LIBURU GAZTEA LEHIAKETA, 12 eta 16 urteko gazteentzat

13/01/15

Galtzagorri Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, antolatzen duen Liburu Gaztea lehiaketak irakurketa teknologia berriekin uztartzeko jauzia eman du ikasturte honetan. Hori dela eta, aurten ikasleek egindako booktrailerrak izango dira lehian sartuko direnak. Parte hartu nahi dutenek Galtzagorri Elkarteak proposatutako libururen bat irakurri eta horri buruzko booktrailerra egin beharko dute. Berau, martxoa...


V. ELKAR Ipuin eta Ilustrazio Lehiaketa

13/01/14

INFORMAZIO GEHIAGO ERANTSITAKO DOKUMENTUAN
Martxan da Elkar Ipuin eta Ilustrazio Lehiaketa. Antton Kazabonen ''Parke bakartia'' ipuin argitaragabea eta Patxi Gallegoren ilustrazio berri bat izango dira helduleku. Haurren artean literaturzaletasuna bultzatzea du helburu sariketa honek. Lanak apirilaren 19a baino lehen aurkeztu beharko dira.


JUUL GABONETAKO POSTALA

12/12/14

JUUL GABONETAKO POSTALA
Gabonetako opari ona... liburu bat edo bi
Postala erabil dezakezue zuen blogetan, facebooken...


GURASOEI ZUZENDUTAKO GABONETARAKO ZIRKULARRA

12/12/13

Gabonetarako opari ona... liburu bat edo bi... Gurasoei begira zirkularra. GABON ZORIONTSUAK OPA DIZKIZUEGU!!!


PERU ABARKA LEHIAKETA

12/12/11

Peru Abarka lehiaketaren helburua euskal literatur produkzioan formatu berritzaileak sustatzea da, album formatua hain zuzen ere. Album formatua haur literaturan nagusiki erabiltzen bada ere, Europako literatur joera berriek erakusten dute gero eta zabalagoa dela helduen literaturan ere.


BULARRETIK MINTZORA BULETINA - 14 zenbakia

12/12/10

BM buletina, 14. zenbakia, 2012ko azaroa:
1. Haur Literaturaren Txokoa
2. Egitasmoak martxan
3. Hausnarketa gunea
4. Ongi pasatzeko!
Informazio gehiago: www.bularretikmintzora.org


2012/13 - II. IDEIA: Zer da zuretzat irakurtzea?

12/11/27

Proposamen hau Vianako Erentzun Ikastolatik datorkigu. Ideia garatzea eta aurrera eramatea erraza da eta irakurketaren inguruko ikasleen hausnarketa ahalbidetzen du.
Zer da zuretzat irakurtzea galderari erantzutea proposatzen dugu eta gero jasotako erantzunak irakurri eta komentatu ondoren, hauek kartulina edo kolorezko paperetan jarri pasabideak apaintzeko.


KATUTXO ETA ELURRA, Joel Franz Rosell

12/11/23

KATUTXO ETA ELURRA
Egilea: Joel Franz Rosell
Argitaletxea: PAMIELA
Adin gomendatua: 6 urtetik aurrera

...Egun hartan elur asko egina zen. Hotza egiten zuen, baina Untxitxo, beroki zuri iletsua zuela, eta Katutxo, beroki beltz berotsua zuela, epel-epel zeb...


LEHEN IPUINAK, Enric Lluch

12/11/15

LEHEN IPUINAK
Egilea: Enric Lluch
Adin gomendatua: 3 urtetik aurrera
8 liburu, 8 istorio, irakurtzen hasi berriak diren umeak gertukoak sentituko dituzten 8 egoera ezberdin, irakurtzeko eta ulertzeko gai izango diren lehen ipuinak izateko sortuak: kurtso amaierako emanaldiaren prestaketa, parkean agertu den zulo misteriotsuaren nondik-norakoa bestetik, gurasoak igerilekuan apuntatu dutenekoa, edo eta, nor ez ...


Hasiera
Juul Kanpaina
Albisteak
Irakasleak
Ikasleak
Familiak
Irakurgidak
Jarraitu JUUL Facebooken NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
San Anton 3, 1.a - 31001 Iruñea (Nafarroa)  •  Tel. 948 222 196  •  juul@ikastola.eus
 
Lege Oharra  •  Pribatutasun-politika  •  Cookie-en politika
Aldor Internet-ek garatutako webgunea