| HEZKIDETZAN OINARRITUTAKO LIBURU GIDA19/12/09
Hezkidetza sustatzen duten ipuinen, liburuen eta pelikulen gida.Debako Ostolaza Udal Liburutegiaren eta berdintasun zerbitzuaren arteko lankidetzari esker!
|
| JUUL Gabonetako zirkularra familiei 19/11/28
Gabonak hurbil ditugula, mezu honen bidez, familiei bidaltzen ahal zaien zirkular eredua igortzen dizuegu. JUUL kanpainak irakurtzeko zaletasuna bultzatzen duen heinean, familiek opariak egiterako garaian, liburuak izatea gomendatzen dugu. Horretarako, liburu gomendagarrien zerrendak eskura jartzen ditugu webgunean. Zirkularra elebiz bidaltzen dizuegu. Batetik, euskaraz eta gaztelaniaz, eta, bestetik, euskaraz eta frantsesez.
|
| II. IDEIA: IRAKURLEAREN ESKUBIDEAK19/11/25
Irakurlearen eskubide hauek, Daniel Pennac-ek “Eleberri bat bezala” (Como una novela, 1992) liburuan erakusten dira. Idazleak, besteak beste, honako mezu hau transmititu nahi digu: ez dela irakurtzen derrigortu behar, plazerrez egiten den ekintza izan behar duela, alegia. Poster honetan, Quentin Blake marrazkilariaren ilustrazioekin batera agertzen dira. Marrazkilaria hau ezaguna da Roald Dahl idazlearekin batera egin dituen liburuei esker: Matilda, Charlie eta txokolate-lantegia…
|
| JUUL KANPAINA – IDEIAK ETA ESPERIENTZIAK19/11/05
Urtez urte gure “Ideiak eta Esperientziak” bilduma handitzen doa. Ikastoletan irakurtzeko zaletasuna sustatzeko baliabide interesgarria da. Kanpainan zehar ideia eta esperientzia berriak bidaliko dizkizuegu. Trukean zuek ere horiek edo beste batzuk aurrera eramaten badituzue, guri helarazi! Atsegin handiz jasoko genituzke bilduma osatzen joateko.
|
| 2018 HAUR ETA GAZTE LITERATURA IRAKUR GIDA 19/10/01
HUHEZIko Haur Liburu Mintegiak argitaratzen du Irakur Gida. Euskaraz argitaratzen diren ia liburu guztiak irakurri ondoren, taldeak baloratu eta sailkatu egin ditu. Beraz, Mintegiak selekzio bat eskaintzen du urtero Haur eta Gazte literaturan kaleratu diren euskarazko liburu onenekin.
|
| IBAIZABAL, literatura nobedadeak, 2019 udazkena19/09/30
IBAIZABAL, literatura nobedadeak, 2019 udazkena
|
| JUUL 2019 SARIAK 19/06/05
JUUL Sariak 2019 Aurten, Kondestablearen Jauregian izan zen sarien-banaketa ekitaldia. Euskal Herriko ikastoletan bozkatuen izan ziren idazleak zein ilustratzaileak han izan zirelarik. Argazkiak zuen gustukoak izatea espero dugu! Gora JUUL!
|
| Juul Sari Banaketa 2019 19/06/05
|
| JUUL SARI BANAKETA 201919/05/28
2019 JUUL Literatura Hauteskundeetan bozkatuen atera diren liburu idazleei zein ilustratzaileei saria emango zaie, bihar, maiatzak 29, 18:00etan, Iruñeko Kondestablearen Jauregian.
|
| JUUL 2019 KANPAINAREN EBALUAZIO EMAITZAK 19/05/06
2019ko JUUL kanpainako kideen ebaluazioaren laburpena Eskerrik asko bidalitako erantzunengatik! Zuen iritzia ezagutzea, oso baliagarria da guretzat. NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
|
| JUUL 2019 KANPAINAREN EBALUAZIOA ETA ARGAZKIAK19/04/10
Mezu honen bidez, JUUL kanpainaren ebaluazioa egiteko galdetegia bidaltzen dizuegu. Biziki eskertuko genizueke betetzea! Halaber, zuek bidalitako argazkiak bildu ditugu eta honen bidez ere ikus ditzakezue.
|
| Juul Hauteskundeak 2019 19/04/09

|
| Juul Argazkientzako_ gorde 19/04/09
|
| JUUL 2018 BOZKATUENAK 19/04/03
Eta, orain, Juul hauteskunde eguna ondoren, Juul kanpaina eta orokorrean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko ekimenak ez ditugu bukatutzat eman behar. Zer egin dezakegu eskuartean ditugun emaitza horiekin? Hona hemen ideia batzuk bozketako emaitzei etekina emateko.
|
| JUUL 2019 IKASTOLEN HAUTESKUNDE LITERARIOEN EMAITZAK19/04/02
Gaur, apirilak 2, ikastoletan JUUL hauteskunde literarioen 21. edizioa ospatu da, gutxi gorabehera 16.600 boto-emaile izan dira Euskal Herriko ikastoletan. Hona hemen emaitzak botoen kontaketa egin ondoren.
|