Juul Kanpaina - 25. urteurrena Juul Kanpaina 2022-2023
edizioko data:
Martxoak 30

2017 HAUR ETA GAZTE LITERATURA IRAKUR GIDA

18/09/14

HUHEZIko Haur Liburu Mintegiak argitaratzen du Irakur Gida. Euskaraz argitaratzen diren ia liburu guztiak irakurri ondoren, taldeak baloratu eta sailkatu egin ditu. Beraz, Mintegiak selekzio bat eskaintzen du urtero Haur eta Gazte literaturan kaleratu diren euskarazko liburu onenekin.


2017-1. Galtzagorri Literatura Mintegiaren liburu gomendagarriak

18/09/10

2017-1 seihilekoa.
Galtzagorri Literatura Mintegiaren liburu gomendagarriak.
Mintegiaren informazioa


JUUL KANPAINAREN 2018ko EBALUAZIO EMAITZAK

18/05/31

Mezu honen bidez, 2018ko JUUL kanpainako kideen ebaluazioaren laburpena bidaltzen dizuegu. Eskerrik asko bidalitako erantzunengatik! Zuen iritzia ezagutzea, oso baliagarria da guretzat.

NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA


EUSKARAZKO LIBURUAK BRAILLE ETA SOINU EUSKARRIETAN

18/05/20

Kaixo, juulkideak:
Honen bidez, Nafarroako ONCE delegazioak dituen euskarazko liburu zerrendak bidali nahi dizkizuegu, bata Braille euskarrian eta bestea soinu euskarrian. Irakurketa haur guztiengana iristeko gure eskuetan dauden ahaleginak jorratzeak merezi du.
Zuen interesekoak izango direlakoan, ongi izan,
JUUL antolatzaileak


JUUL 2018 KANPAINAREN EBALUAZIOA ETA ERGAZKIAK

18/04/25

Mezu honen bidez, JUUL kanpainaren ebaluazioa egiteko galdetegia bidaltzen dizuegu. Biziki eskertuko genizueke betetzea! Egitasmoaren inguruan duzuen iritzia guri helaraztea, oso baliagarria baita JUUL kanpainaren antolaketarako!

Epea erantzuteko: maiatzak 9

JUUL 2018 ebaluazio-galdetegia


JUUL SARI BANAKETA 2018 - ARGAZKIAK

18/04/24

Juul Sari Banaketa 2018 (Altsasu)


JUUL 2018 BOZKATUENAK

18/04/19

Kaixo JUUL kide,

Lehenik eta behin ZORIONAK guztiei egindako lanarengatik! Zoragarriak zarete!

Eta, orain, Juul hauteskunde eguna ondoren, Juul kanpaina eta orokorrean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko ekimenak ez ditugu bukatutzat eman behar. Zer egin dezakegu eskuartean ditugun emaitza horiekin? Hona hemen ideia batzuk bozketako emaitzei etekina emateko.


JUUL 2018 HAUTESKUNDE LITERARIOEN EMAITZAK

18/04/17

JUUL 2018 HAUTESKUNDE LITERARIOEN EMAITZAK

Zorionak hautatuenak izan diren idazleei eta ilustratzaileei!
Eskerrik asko partaide izan zareten guztiei!


IBAIZABAL, 2018 UDABERRIA, Nobedadeak

18/04/10

IBAIZABAL, 2018 UDABERRIA, Nobedadeak.
Haur eta Gazte Literaturan kaleratuko diren nobedadeen gida.


BOZKETA ELEKTRONIKOAREN PROBAK

18/03/19

Kaixo, Juul kideak:
Gogoratu bozketa-elektronikoaren probak egiten ahal dituzuela zuen ikastoletan, martxoaren 20an eta 21ean.
Arazoren bat edukiz gero, jar zaitezte antolatzaileekin harremanetan.
Ongi izan,
NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
948222196


PRINTZESAK? HOBE NESKAK

18/03/09

Ipuin hauetako protagonistak matxinatu egin dira: jada ez dute nahi izan printzesak, emazte sakrifikatuak edo ama sukaldariak. Aspertu dira eder eta galant izateaz eta beren marfilezko dorretik bizitza igarotzen ikusteaz. Ipuin sorta honek –gaurkoak eta freskoak– betiko istorioen beste ikuspuntu bat eskaintzen du, elokuentziaz beterikoa. Irakurtzeko eta ikuspegi kritiko batetik gozatzeko.


VII. ESPERIENTZIA: IPUIN SORKUNTZA

18/03/09

BAZTAN IKASTOLA
Azken bi hilabeteetan lan eta lan aritu dira Baztan Ikastolako LH 4. mailako ikasleak. Hilabete hauetan praktiketako ikasleak hainbat ipuin kontatu ondoren, orain ikasleen txanda iritsi da!
4 pertsonako taldeak osatu dituzte eta izaki mitologiko ezberdinei buruzko ipuinak sortu dituzte honakoan. Talde bakoitzak izaki mitologiko bat aukeratu du haien ipuineko protagonista izateko, eta oso ipuin politak eta landuak sortu dituzte.


JUUL BOZKETA EGUNAREKIN LOTUTAKO DATAK

18/03/06

Aurtengo JUUL kanpainaren zenbait data eta hainbat datu gogoratu nahi genizkizueke.


Komiki lehiaketa antolatu du OEPLIk aurtengo Haur Liburuaren Eguna ospatzeko

18/02/21

Galtzagarri Elkarteak HAUR ETA GAZTE LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzeko, zenbait ideiekin mezua bidali digu.
Lotura honetan topatuko duzue informazio guztia.
Interesgarria izango delakoan, ongi izan,
NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA


VI. IRAKURTZEKO ZALETASUNA BULTZATZEN R.M. AZKUE IKASTOLA

18/02/20

Iaz, R.M. Azkue Ikastolan, euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko, eta JUUL Kanpainarekin lotutako bidoe-muntaia egin zuten JUUL kantaren soinua jarrita.

Oso polita eta giro ederra sortzeko baliagarria!!!!

Zuen gustukoa izatea espero dugu eta eskerrik asko R.M. Azkue Ikastolari!


Hasiera
Juul Kanpaina
Albisteak
Irakasleak
Ikasleak
Familiak
Irakurgidak
Jarraitu JUUL Facebooken NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
San Anton 3, 1.a - 31001 Iruñea (Nafarroa)  •  Tel. 948 222 196  •  juul@ikastola.eus
 
Lege Oharra  •  Pribatutasun-politika  •  Cookie-en politika
Aldor Internet-ek garatutako webgunea