1. XIII. ESPERIENTZIA: EUSKAL LITERATURAREN ZUHAITZAK LORATU DIRA
XIII. ESPERIENTZIA: EUSKAL LITERATURAREN ZUHAITZAK LORATU DIRA
IX_ESPERIENTZIA, JUUL TXINTXIRRI EKINTZAK
Irakurtzeko gaitasuna garatzeko eta hobetzeko "berdinen arteko tutoretzan" oinarrituriko programan parte hartzen dute ikastolan. Euren esperientziaren berri emateko Power Point aurkezpen artxiboa bidali digute.
Zertan da Bikoteka irakurtzen programa?
Eskerrik asko zuen esperientzia gurekin partekatzeagatik!
Irakurtzen diren liburuen azalen fotokopiak erabiliz, bata bestearen atzean ipintzen baditugu, suge moduko bat sor daiteke pasabidean. Honela, bisualki, gure irakurketaren martxa jakingo dugu eta motibagarria suertatuko da. Pertsona batek baino gehiagok irakurtzen badu liburu bera, kolorezko pegatinak ipin daitezke azalen gainean. Fotokopiak koloreztatzea komeniko litzateke gure liburugrama itxura polita izateko.
Aurrekoan, Erentzun Ikastolan iaz proposatu genizuen “Irakurgaua” jarduera burutu zuten. Gau horretan, besteak beste, udalekuetan egiten den oka jokoa prestatu zuten eta gugana zuzendu dira prestatu zutena zuekin partekatzeko, nahi izanez gero moldatzeko eta erabiltzeko.
Animatu aurrera eramaten Vianan egin duten antzera eta konta iezaguzue!