• APIRILAK 23   |   2025-2026 edizioko data

Kanpainarako dokumentuak

13. 2014/15 II_ESPERIENTZIA, SAN VICENTE IKASTOLA -MOTXILA IBILTARIA-

Egun on, juul kide:

Jakina da irakasleen eta gurasoen interes komuna dela haurrak irakurketara gerturatzea. Irakurketa oso garrantzitsua baita haurren garapen zein heldutasun prozesuetan.

Hori horrela, oraingo honetan, haurrengan irakurzaletasuna sustatu asmoz, San Vicente Ikastolak aurrera eramaten duen “Motxila ibiltariak” proiektua aurkeztuko dizuegu.

Zuen interesekoa izatea espero dugu eta noski! aurrera eramaten baldin baduzue, zuen esperientzia guri kontatu!

 
Fitxategia jaitsi

14. 2014/15 I. ESPERIENTZIA: “IKASLE BAKAR BAT EZ, TXARTELIK GABE”

JUUL kanpainarekin aurrera joateko, “Irakurketa-txartela” ateratzea gomendatzeko jarduera da honako hau.
Herriko edo auzoko liburutegi publikora ateraldia egitea proposatzen dizuegu hor lan egiten duten pertsonak ezagutzeko eta baita liburutegiak dituen erabilera, baliabide eta aukerak ikasteko ere.

Animatu zaitezte eta zuen esperientziaren berri guri eman! Bidali argazkiak!
Fitxategia jaitsi

Izena eman irakurzaletasun gunetik albisteak jaso nahi badituzu.