GIDA HAU OSATU DUTEN LIBURUTEGIAK: Aramaioko Udal Liburutegia, Aretxabaletako Udal Liburutegia, Arrasateko Udal Biblioteka, Bergarako Udal Liburutegia, Eskoriatzako Udal Biblioteka, Legazpiko Udal Liburutegia, Oñatiko Udal Liburutegia
ZEIN DA LIBURUEN USAINA? Aurten sudurrarekin sailkatu ditugu gidako liburuak. Lanik usain gozokoenak hautatzeko apaletan usnatu dugu eta, osagaiak aztertu ondoren, frasko txikietan aurkezten ditugu literatura onenaren lagin hautuok. Obra hauek barneraino arnastera gonbidatzen zaituztegu, hats onak eramanda irakurtzearen baltsamoaz gozatzera. Nahi duzuen euskarria aukeratu. Lurrinaz sortzaileak arduratuko dira. OHARRA: Gida honetan sartu ditugun liburuen %50 baino gehiago euskarri digitalean ere aurki daitezke.