• APIRILAK 2   |   2024-2025 edizioko data

Kanpainarako dokumentuak

21. JUUL KANPAINAREN AZALPEN OROKORRA

Egun on, JUUL kideak:

Behin zuen partaidetza datuak jasota, ikastolan zein zuen familien artean erakusteko JUUL kanpainaren azalpen orokorra bidaltzen dizuegu.

Erabilgarria izatea espero dugu.

Honako lotura honetan ondorengo infirmazioa helarazten dizuegu:

- JUUL kanpaina ikastolako erkidegoari begirako aurkezpena
- JUUL kanpaina familiei aurkezpena (euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz)

Segi bizkor.

NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
Fitxategia jaitsi

22. JUUL 2021 datak eta beste batzuk

Kaixo JUULkide:
Aurtengo JUUL kanpainaren zenbait data eta hainbat datu gogoratu nahi genizkizueke.
Badator JUUL!


Fitxategia jaitsi

23. FAMILIEI: Zer da juul?

Kaixo, JUUL kideak:
Mezu honen bidez, familiei JUUL kanpaina zer den azaltzeko zirkular-eredua bidaltzen dizuegu.
Euskaraz+Gaztelaniaz
Euskaraz+Frantsesez
Erabilgarria izatea espero dugu, ongi izan,
NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA


Fitxategia jaitsi

24. JUUL 2021 Informazioak

Arratsalde on, juul kideak:

Aurtengo JUUL kanpainaren zenbait informazio ematera gatozkizue.

Bozketaren datari dagokionez, boto-txartelaren bidez zein boto elektronikoaren bidez, APIRILAK 21, ASTEAZKENA izango da, nahiz eta bozketa egiteko aukera apirilaren 20ra ere zabalduko genukeen. Datarekin arazoren bat izanez gero, mesedez antolatzaileekin harremanetan jarri.

Erantsitako dokumentuak informazio gehiago dago.


Fitxategia jaitsi

25. 2021 JUUL ARAUTEGIAK ETA BOTO TXARTELAK

Kaixo, juul kideak:

Egoera berezia dugun arren, kanpainarekin aurrera jarraituko dugu. Animo lagunak!

JUUL 2021 kanpainari dagozkion ARAUTEGIAK bidaltzen dizkizuegu. Mesedez, dokumentuak arretaz irakurtzea eskatu nahi dizuegu, izan ere, JUUL hauteskunde-eguna egoki antola ditzagun, oso inportantea baita arautegietan agertzen den informazioa (datak eta eginbeharrak) argi edukitzea. Bestalde, boto-txartelen ereduak igortzen dizkizuegu.

Harremanetan segituko dugu!

NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA


Fitxategia jaitsi

26. JUUL 2021 Kanpainaren aurkezpenak

Kaixo, JUUL kideak:
Lerro hauen bitartez, eta kanpainari hasiera emateko, egitasmoaren hainbat datu azaltzen duten power point artxiboak bidaltzen dizkizuegu:
-    JUUL kanpaina ikastolako erkidegoari begirako aurkezpena
-    JUUL kanpaina familiei aurkezpena (euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz)
Baliagarriak izango zaizkizuela espero dugu.
Laster arte, ongi izan,
JUUL ANTOLAKUNTZA


Fitxategia jaitsi

27. JUUL 2020 HAUTESKUNDE LITERARIOEN EMAITZAK

Egun on,
Aurreko astean ospatutako JUUL HAUTESKUNDE LITERARIO-en informazioa bidaltzen dizuegu.
Hona hemen 22. edizio honetako emaitzak botoen kontaketa egin ondoren.
Lotura honetan (https://cutt.ly/hgkePTm) era konprimatuan honako informazioa duzue:
- Liburu eta ilustratzaile hautatuenak
- Bozketaren kronika
- Argazkiak
Zorionak hautatuenak izan diren idazleei eta ilustratzaileei!
Eskerrik asko partaide izan zareten ikastola eta lagun guztiei!
Informazioa zuen interesekoa izango delakoan, ongi izan,
NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
Fitxategia jaitsi

28. JUUL Arautegiak eta boto-txartelak

Egun on, juul kideak:

Mezu honen bitartez, 2020 kanpainari dagozkion ARAUTEGIAK eta boto-txartelak bidaltzen dizkizuegu. Mesedez, dokumentuak harretaz irakurtzea eskatu nahi dizuegu, izan ere, JUUL hauteskunde-eguna egoki antola ditzagun, oso inportantea baita arautegietan agertzen den informazioa (datak eta eginbeharrak) argi edukitzea.

Laster arte!
Nafarroako Ikastolen Elkartea
Fitxategia jaitsi

29. JUUL 2020 Informazioak

Aurtengo JUUL kanpainaren zenbait informazio ematera gatozkizue.
Bozketaren datari dagokionez, boto-txartelaren bidez zein boto elektronikoaren bidez, MARTXOAK 31, ASTEARTEA izango da, nahiz eta bozketa egiteko aukera martxoaren 30era ere zabalduko genukeen. Datarekin arazoren bat izanez gero, mesedez antolatzaileekin harremanetan jarri.

Informazio gehiago erantsitako dokumentuan
Fitxategia jaitsi

30. JUUL Gabonetako zirkularra familiei

Gabonak hurbil ditugula, mezu honen bidez, familiei bidaltzen ahal zaien zirkular eredua igortzen dizuegu.
Fitxategia jaitsi

Izena eman irakurzaletasun gunetik albisteak jaso nahi badituzu.