• APIRILAK 2   |   2024-2025 edizioko data

Kanpainarako dokumentuak

41. JUUL KANTA ETA BESTE BATZUK

Datorren APIRILAK 17 (Seaskako ikastolek martxoaren 26an eta 27an egingo dute) JUUL hauteskunde literarioen eguna izango dugu. Mesedez, eguna heldu aurretik, ARAUTEGIAK berriz irakurri eta aipatzen diren gomendioak jarraitu. Eta, ez ahaztu, bukatutakoan aktak ongi betetzen eta guri bidaltzen eguerdia baino lehen!

Halaber, 4-5 argazki polit guri helaraztea eskertuko genizueke, horrela bilduma osatuko genuke jasotako guztiekin.

JUUL kanta eskuragarri duzue, ikastolan giro aparta sortzeko erabil dezakezuena. "Milaka istorio, milaka abentura" kanta izugarri dibertigarria eta martxosoa!!! Jarri musika eta aupa JUUL!!! Oroitu kanta euskarri ezberdinetan duzuela: kanta bera eta karaokea bi bertsiotan (ahotsekin eta ahotsik gabe). Informazio gehiago: JUUL webguneko IKASLEAK atalean.

Bestalde, gurasoei JUUL hauteskunde literarioen eguna zer den azaldu nahi badiezue erantsita doakizue erabilgarria izan daitekeen dokumentua (euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez).


Fitxategia jaitsi

42. JUUL BOZKETA EGUNAREKIN LOTUTAKO DATAK

Aurtengo JUUL kanpainaren zenbait data eta hainbat datu gogoratu nahi genizkizueke.

Bozketa-probak egiten ahal dituzue zeuen ikastoletan, martxoaren 20an eta 21ean.

Bozketaren datari dagokionez,

  • SEASKAKO IKASTOLAK. Martxoaren 26an eta 27an izango duzue JUUL bozketa eguna.
  • GAINERAKO IKASTOLAK. Boto-txartelaren bidez zein boto elektronikoaren bidez, APIRILAK 17, ASTEARTEA izango da, nahiz eta bozketa egiteko aukera apirilaren 16ra ere bai zabalduko genukeen.

Fitxategia jaitsi

43. JUUL 2018 ARAUTEGIAK ETA BOTO-TXARTELAK

2018 kanpainari dagozkion ARAUTEGIAK bidaltzen dizkizuegu. Mesedez, dokumentuetan agertzen diren datuak eta datak kontuan hartu. Izan ere, JUUL hauteskunde-eguna egoki antola ditzagun, oso inportantea baita arautegiak irakurtzea.
Bestalde, boto-txartelen ereduak igortzen dizkizuegu.
Edozein gauza behar duzuela, jar zaitezte gurekin harremanetan: 0034 948222196
Animo eta aupa JUUL!
Fitxategia jaitsi

44. JUUL 2018 Berrikuntzak

Arratsalde on, juul kideak:
Aurtengo JUUL kanpainaren zenbait informazio ematera gatozkizue.
Bozketaren datari dagokionez, boto-txartelaren bidez zein boto elektronikoaren bidez, APIRILAK 17, ASTEARTEA izango da, nahiz eta bozketa egiteko aukera apirilaren 16ra ere bai zabalduko genukeen. Datarekin arazoren bat izanez gero, mesedez antolatzaileekin harremanetan jarri.
Informazio guztia erantsitako dokumentuan.
Fitxategia jaitsi

45. GABONETAKO ZIRKULARRA FAMILIENTZAT

Juul kide agurgarriak,
Gabonak heltzear daudela, familiei begira baliagarria izan daitekeen zirkularra bidaltzen dizuegu. Bertan, liburuak oparitzeko aukeraz baliatzen direnentzat, liburu gomendagarrien zerrendak JUUL webgunean ikusgai dituztela adierazten diegu.
Balagarria izango zaizuela espero dugu.
Gabon Zoriontsuak eta Urte berri on!
Fitxategia jaitsi

46. JUUL KANPAINA – IDEIAK ETA ESPERIENTZIAK

Juul kide agurgarriak,

Urtez urte gure “Ideiak eta Esperientziak” bilduma handitzen doa. Baliabide interesgarria da gure ikastoletan irakurtzeko zaletasuna sustatzeko. Horren erakusgarri, mezu honen bidez, ikastoletatik jasotako azken esperientzia batzuk bidaltzen dizkizuegu. Zuen gustukoak izatea espero dugu.

Kanpainan zehar ideia eta esperientzia berriak bidaliko dizkizuegu. Trukean zuek ere horiek edo beste batzuk aurrera eramaten badituzue, atsegin handiz jasoko genituzke bilduma osatzen joateko.

Ongietorri guztiak JUUL 2018 Kanpainara!


Fitxategia jaitsi

47. JUUL 2018 kanpainaren azalpena familiei

JUUL 2018 kanpainaren azalpena familiei (euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez)
Fitxategia jaitsi

48. JUUL 2018 Kanpainaren azalpena ikastolako erkidegoari

JUUL 2018 Kanpainaren azalpena ikastolako erkidegoari
Fitxategia jaitsi

49. JUUL 2018 Lehen Komunikazioa

JUUL 2018 Lehen Komunikazioa
Fitxategia jaitsi

50. JUUL 2017 KANPAINAREN EBALUAZIO EMAITZAK

2017ko JUUL kanpainako kideen ebaluazioaren laburpena bidaltzen dizuegu.
Eskerrik asko bidalitako erantzunengatik! Zuen iritzia ezagutzea, oso baliagarria da guretzat.
Fitxategia jaitsi

Izena eman irakurzaletasun gunetik albisteak jaso nahi badituzu.