Juul Kanpaina - 25. urteurrena Juul Kanpaina 2022-2023
edizioko data:
Martxoak 30

1. 2010 ESPERIENTZIAK III - Txanogorritxo
Ipuin klasiko honek aukera ugari ematen ditu adin guztietako ikasleekin lan ezberdinak egiteko, baita helduokin ere, bertsio interesgarri eta berezi pila argitaratu baitira. Hauxe egin dute Nafarroako Arangoiti ikastolan eta haien esperientzia gurekin zabaldu nahi izan dute.

Fitxategia jaitsi

2. 2010 ESPERIENTZIAK II - ABUSU IRAKURZALE FLASHMOBA
Bilboko Abusu auzoan irakurzale anitz dago, elkarte ezberdin, izaera ezberdin... mota guztietako irakurzaleak. Proiektu honekin irakurtzeko gustua sustatzea nahi dute auzokide guztiak inplikatuz, era berezian, haur eta gazte auzokideak.

Fitxategia jaitsi

3. 2010 ESPERIENTZIAK I - IRAKURLE LAGUN Zumaia
Lehen Hezkuntzako aurreneko eta seigarren mailako ikasleen eta irakasleen artean aurrera eramaten ari garen proiektua da. Abian jarri dugun proposamenaren izena “Irakurle lagun” da eta honek adierazten duen bezala, irakurketa bultzatzeko jarduera da. Seigarren eta aurreneko mailetako ikasleak bikoteka elkartu eta irakurketa saio bereziak antolatu ditugu astero.

Fitxategia jaitsi

4. 2010 IDEIAK V - Liburuetan aurkitutako mezuak
Egon badira botila batean aurkitutako mezuak, horiek sorpresa eta zirrara sortzen omen dute. Eta, liburuetan aurkitutakoak? Ez al duzue inoiz liburutegiko liburu batean horrelakoak idazteko gogoa izan? Hamaika mezu idatz daitezke!

Fitxategia jaitsi

5. 2010 IDEIAK IV - Bookcrossing
Bookcrossing liburuak elkarrekin trukatzeko proiektua da. Liburuak leku jakin batean edo kalean bertan "aske" uzten dira, norbaitek topatuko dituelakoan. Pertsona batek liburu bat aurkitzean, liburuaren kodea erregistratu egiten du Bookcrossing webgunean. Honela liburuaren ibilbidea jarrai daiteke. Bestalde behin liburu bat irakurrita, berriro libre uzten da irakurle gehiago izateko eta... mundua ezagutzeko.

Fitxategia jaitsi

6. 2010 IDEIAK II - Ordu batean 10 liburu irakurri
Jarduera hau Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aurrera antola daiteke DBH arte.
Fitxategia jaitsi

Hasiera
Juul Kanpaina
Albisteak
Irakasleak
Ikasleak
Familiak
Irakurgidak
Jarraitu JUUL Facebooken NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
San Anton 3, 1.a - 31001 Iruñea (Nafarroa)  •  Tel. 948 222 196  •  juul@ikastola.eus
 
Lege Oharra  •  Pribatutasun-politika  •  Cookie-en politika
Aldor Internet-ek garatutako webgunea