Aurrekoan, goiburuz eta esloganez zuen pasabideak apaintzeko proposatu genizuen. Jarduera horren osagarria, honako hau litzateke. Irakurketaren inguruko esaldi ezagun batzuk bildu ditugu eta zuen esku uzten ditugu. Horiekin guztiekin zer egin daiteke: pasabideetan ipini, ikasleekin partekatu, posterrak ere sor daitezke irudi bat hartuz eta esaldia erantsiz....
2012 IDEIAK IV - GOIBURUAK EDO ESLOGANAK Juul Kanpaina girotzeko goiburu edo eslogan konkurtsoa erraz antola daiteke ikastolan. Ikasle bakoitzak lelo bat proposatuko du, leloarekin karteltxoa prestatu, koloreztatu eta lelo guztiekin ikastola apainduko duzue.
2011 IDEIAK III - IRAKURMETROAK Irakurzaletasuna bultzatzeko Juul Kanpainak eskaintzen dituen baliabideen artean irakurmetro literarioa dugu. Termometro itxura du eta ikasleek liburuak irakurtzen dituzten heinean marrazten joaten da erabat bete arte. Gelarako beste modelo bat egon badago. Probatu duten ikastolek esan digutenez arrakasta izan du eta ikasleak motibatzeko balio izan du.
LIBURUAREN SORKUNTZARI BURUZ HAINBAT DATU Liburu bat sortzea eta argitaratzea prozesu luzea da. Jende askok parte hartzen du zeregin honetan eta gure ikasleek hori jakitea nahi dugu. Helburu horretan laguntzeko, ikasleekin batera, liburuaren hasierako orrialdean datorren informazioa analizatzea izan daiteke abiapuntua. Ikus dokumentuan proposatzen dizkizuegun zenbait ideia jarduera honetarako.
Izena eman irakurzaletasun gunetik albisteak jaso nahi badituzu.