• APIRILAK 2   |   2024-2025 edizioko data

Ideiak eta esperientziak
2014/15 Kanpaina

1. XIII. ESPERIENTZIA: EUSKAL LITERATURAREN ZUHAITZAK LORATU DIRA

XIII. ESPERIENTZIA: EUSKAL LITERATURAREN ZUHAITZAK LORATU DIRA
Fitxategia jaitsi

2. XII_ESPERIENTZIA: GAU LITERARIOA

XII_ESPERIENTZIA: GAU LITERARIOA, BETIKO IKASTOLA
Fitxategia jaitsi

3. XI_ESPERIENTZIA “ZANGOTXO ETA JUUL” ORRI MARKATZAILEAK

XI_ESPERIENTZIA: “ZANGOTXO ETA JUUL” ORRI MARKATZAILEAK
Fitxategia jaitsi

4. X_ESPERIENTZIA ZANGOZA SBD

X_ESPERIENTZIA ZANGOZA SBD
Fitxategia jaitsi

5. IX_ESPERIENTZIA, JUUL TXINTXIRRI EKINTZAK

IX_ESPERIENTZIA, JUUL TXINTXIRRI EKINTZAK

  • LIBURU IBILTARIA
  • LIBURU BAT, BIZIPEN BAT
  • ESLOGAN LEHIAKETA
  • LAGUN ARTEKO IRAKURKETA
  • BOOK TRAILERRAK

Fitxategia jaitsi

6. VIII_ESPERIENTZIA: JUUL EGUNA IRAGARTZEKO BIDEOA

VIII_ESPERIENTZIA: JUUL EGUNA IRAGARTZEKO BIDEOA
Fitxategia jaitsi

7. VII_ESPERIENTZIA: KUTXA-IPUINAK

Zangozako Ikastolan ipuinak sortu, idatzi, laburtu eta kutxa batean ilustratu dituzte eta esperientzia oso interesgarria eta polita izan da. Horregatik, eskerrak eman nahi diegu gurekin partekatzeagatik.

Ikusi zein jarduera originala aurrera eraman duten!!!
Fitxategia jaitsi

8. VI_ESPERIENTZIA: BIKOTEKA IRAKURTZEN

Irakurtzeko gaitasuna garatzeko eta hobetzeko "berdinen arteko tutoretzan" oinarrituriko programan parte hartzen dute ikastolan. Euren esperientziaren berri emateko Power Point aurkezpen artxiboa bidali digute.

Zertan da Bikoteka irakurtzen programa?

  • Berdinen arteko tutoretzan oinarritzen den hezkuntza programa da.
  • Bikoteka lan egiten da: tutorea eta tutorizatua.
  • Jarduera egituratu baten bidez ikasten dute:
    • Tutoreak: irakasten ikasten du.
    • Tutorizatuak: tutorearen laguntza egokia eta iraunkorra jasotzen du.
  • Programak, berdinen arteko tutoretza, familien inplikazioa eta irakasleen formazioa konbinatzen ditu.

Eskerrik asko zuen esperientzia gurekin partekatzeagatik!


Fitxategia jaitsi

9. V_ESPERIENTZIA, LIBURUGRAMA

Aurrekoan, LIBURUGRAMA ideia luzatu genizuen eta, ikus dezakezuenez, Asti Leku Ikastolan aurrera eraman zuten LH 3.zikloko ikasleekin. Liburugrama apaintzeko suge baten burua jarri dute hasieran eta, amaitzen dutenean, buztana ipiniko diote.
Fitxategia jaitsi

10. IV_ESPERIENTZIA, BIZIRIK DAUDEN IPUINAK

Zangozako Ikastolatik datorkigu esperientzia hau. Literatura eta Plastika arloak uztartu diren ariketa honetan, LHko ikasle bakoitzak etxetik liburu bat ekarri eta bertan dagoen pasarte, ideia, edo mezua ilustratu zuen. Horretarako “pop-up” eta “kirigami” teknikak edo liburu zabalgarrien teknika erabili dute eta, hau da, gure ustez, jarduera honen originaltasuna. Hona hemen lanen argazkiak eta bideo honetan ikusten dira emaitzak guztiak: http://youtu.be/poOvOgObhyE
Fitxategia jaitsi

Izena eman irakurzaletasun gunetik albisteak jaso nahi badituzu.