• APIRILAK 2   |   2024-2025 edizioko data

Ideiak eta esperientziak
2018/19 Kanpaina

1. VI_IDEIA, JUUL eta eskulanak (2.bertsioa)

Egun on, JUUL kideak:

Proposatzen dizuegun ideia berria, Lithuanian ikusi dugu, eta Juulerako baliagarri zaigula iruditu zaigu. Aurreko urtean proposatu genizuen “Eskulanak eta JUUL” ideiaren beste bertsio bat kontsideratzen ahal dugu. Ikasleekin formatua aldatzeko ideia interesgarria izan baitaiteke.

Honen bidez, ikasle bakoitzak bere burua eta irakurri duen libururik gustukoena marrazten ahal du. Motibagarria eta ikusgarria izateaz gain, behin bukatutakoan, liburu horretan gertatzen dena kontatzen ahal du gelan bertan edo, nahi izanez gero, beste gela batean “txikien” gelan adibidez.

Animatu zaitezte IDEIA hau aurrera eramaten!

NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA


Fitxategia jaitsi

2. V. ESPERIENTZIA, Abusu Ikastola: GAUBELA LITERARIOA

Juul hauteskundeak girotzeko asmoarekin Abusu Ikastolako Katalin Larrea irakasleak iazko JUUL kanpainan “Irakurzaletasun astea” nola ospatzen zuten kontatu digu. Aste horretan zehar, ekintza ezberdinak antolatu zituzten, eta orain zuei kontatu nahi dizkizuegu.
DBHko eta LHko ikasleen arteko tailerrak, ipuin kontalariak, auzoko liburutegira bisitak, auzoan antolatutako liburu azokara txangoa... baina horien artean, ekintza nagusiena Gaubela literarioa izan zen.


Fitxategia jaitsi

3. IV_ESPERIENTZIA, Axular Lizeoa, LIBURUGRAMA

Axular Lizeotik jaso genuen JUUL jarduera honen berri, LIBURUGRAMA jardueraren berri, alegia. Hona hemen, partekatutako esperientzia:

3, 4 eta 5 urtekoen geletan, 6 geletan osotara, 6 ipuin kontatzea erabaki zuten eta ipuin bakoitzerako lore ezberdin bat prestatu zuten.Lore bakoitza 6 petaloz osatuta zegoen, hots, ipuinak kontatutako gelen kopuru berdina. Petaloen erdian dagoen borobilean, ipuinaren marrazkia itsatsi zuten, lore bakoitza ipuin bat izango balitz bezala.

Jarraitu irakurtzen, erantsitako dokumentuan esperientzia interesgarri honen informazio osoa duzue!


Fitxategia jaitsi

4. II_ESPERIENTZIA: GUZTIOK BAGARA, PROPOSAMEN INKLUSIBOA

NAFARROA OINEZ 2018 - IÑIGO ARITZA IKASTOLA - BIZI!
Ezbairik gabe, aurtengo edizioaren erronka nagusia Nafarroa Oinez inklusibo bat egitea izan da, aurrekoekin alderatuta berezia egiten duena. Urte osoan zehar egindako ekitaldi eta jarduera guztietan inklusibitatearen marka jartzen ahalegindu dira Iñigo Aritza Ikastolako kideak.

Jardueren artean, inklusibitatea lantzeko unitate didaktikoa sortu zuten, eta, bertan, Castillo Suarez idazlearen ATXITAMUTXITA ipuina:

Udaberriarekin batera, Atxitamutxita jaio zaigu. Atxitamutxita, bai. Izen berezia, ezta? Tximeleta bat da eta halaxe esaten da Urdainen tximeleta, atxitamutxita. Baina Atxitamutxita ez da bakarrik etorri. Castillo Suarezen eskutik, ipuin bat ekarri digu.
Ipuina ezagutu nahi? Hona hemen gure Atxitamutxitaren abentura...


Fitxategia jaitsi

5. I_ESPERIENTZIA, Baztan Ikastola liburu-markatzaileak

BAZTAN IKASTOLA
Juul hauteskundeak girotzekoa asmoarekin orrialde markatzaileak egiten ditugu. Horretarako eta azken urteetan bezala, "Aitatxo Pello" (Pello San Millan) artista dela aprobetxatuz, bere semeak gure eskaera egiten dio eta berak noski: DUIKE!! erantzuten digu.
Markatzaile hauek, bozka mahaikideek haur guziei ematen dizkiete bozka egiten duten momentu berean. Gero, mahaikideek eta ikasleek talde argazkia ateratzen dute beraien oparia erakutsiz.
Aurten PELLOk JUUL eta EUSKARALDIA uztartu ditu liburu markatzaileetan. Arront politak eta koloretsuak gelditu dire eta espero dugu denei gustatzea.
Orain ere, garai polita izan daiteke liburu-markatzaileak zabaltzeko!!!
Eskerrik asko Pello San Millan aitatxori eta Baztan Ikastolari euren esperientziak gurekin partekatzeagatik!


Fitxategia jaitsi

Izena eman irakurzaletasun gunetik albisteak jaso nahi badituzu.