• APIRILAK 11   |   2023-2024 edizioko data

Ideiak eta esperientziak
2019/20 Kanpaina

1. VI. IDEIA: LIBURUA IRAKURRI ETA GERO, ZER? - II

VI. IDEIA: LIBURUA IRAKURRI ETA GERO, ZER? AHOZKOTASUNA ETA PROPOSAMEN DIGITALAK

Gelaren aurrean

JUUL kide agurgarriak,

Aurrekoan eman genizuen ideian, normalean erabiltzen ditugun irakurketa fitxen inguruan aritu ginen, eredu berriak proposatuz. Baina fitxa betetzeak ez du zertan jardueraren amaiera izan behar. Ikastola batzuetan egiten den bezala, liburuak ahoz aurkezten dira. Aurkezpen hauen helburua, ahozkotasuna praktikan jartzeaz gain, ikaskideengan liburua irakurtzeko grina piztea da. Azken finean, preskripzioa edo gomendioa izaten da liburu bat aukeratzeko arrazoi nagusienetako bat. Aurkezpenaren gidoia, aurretik bete dugun fitxa izan daiteke, eta honela, fitxa betetzearen lana esanguratsuagoa izango da ikasleentzat.

Oraingoan, aurkezpenak egiteko ideiak bidaltzen dizkizuegu. Zuen gustukoak izatea espero dugu.

NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA


Fitxategia jaitsi

2. V. IDEIA: LIBURUA IRAKURRI ETA GERO, ZER? - I

Egun on, juul kideak:

Ikasleek liburu bat irakurtzen amaitzen dutenean, irakasleoi gustatzen zaigu ikasleek “fitxa” moduko zerbait betetzea. Klasiko bat da eta, oso ikusita egon arren, funtzio bikoitza izaten du jarduera honek; alde batetik, liburua noraino ulertu duten jakitea eta, bestalde, irakurri duten horren inguruko gogoeta egitea.
Jarduera honekin fitxa berrien proposamenak igortzen dizkizuegu, bai paperean bai eta digitalean ere.
Zuen gustukoak izatea espero dugu!
JUUL antolakuntza


Fitxategia jaitsi

3. IV_ESPERIENTZIA, LITERATURA ETA PLASTIKA: NOLA ZABALDU GUSTUKO LIBURUAK ERA ERAKARGARRI ETA IKUSGARRI BATEZ

Pinterest irakaslek maiz kontsultatzen duten baliabidea da. Ideia asko atera daitezke bertan dauden irudiak ikusiz. Ikastola batetik irudi sorta hau bidali digute eta zuekin partekatzea pentsatu dugu. Erraz ulertzen da irudietan planteatzen dena eta hiru helburu lortuko dugu, ikasleek gustuko izan dituzten liburuak zabaltzea, alderdi artistikoa lantzea eta gure gelak eta pasabideak apaintzea eta alaitzea. Merezi du!
Fitxategia jaitsi

4. III_ESPERIENTZIA, Irakurketaren Manifestua

JUUL bozketa egunean hainbat ikastolek irekiera ekitalditxo bat antolatzen dute egunari hasiera emateko.

Ekitaldi horrentzako, aurreko ikasturtean ikastola batean ikasle batek irakurri zuen Irakurketaren manifestua igortzen dizuegu edo beste batek irakurri zuen testigantza moduko testu bat.

Hauxe da gure proposamena, aurtengo JUUL kanpainan, manifestu, idazki, bertso edo adierazpen bat sortzea, hain zuzen ere. Mezu hau JUUL bozketaren hasieran zabalduko zenukete. Sortzen dituzuen testu guztiak jasoko ditugu, partaideen artean partekatzeko.

Lasai, ez da konkurtso bat, ideia bilketa bat baizik!

Arkatza, boligrafoa edo teklatua hartu eta idazten hasi. Lasai, JUUL kanpaina ailegatu arte denbora badugu eta!


Fitxategia jaitsi

5. II. IDEIA: IRAKURLEAREN ESKUBIDEAK

Irakurlearen eskubide hauek, Daniel Pennac-ek “Eleberri bat bezala” (Como una novela, 1992) liburuan erakusten dira. Idazleak, besteak beste, honako mezu hau transmititu nahi digu: ez dela irakurtzen derrigortu behar, plazerrez egiten den ekintza izan behar duela, alegia.

Poster honetan, Quentin Blake marrazkilariaren ilustrazioekin batera agertzen dira. Marrazkilaria hau ezaguna da Roald Dahl idazlearekin batera egin dituen liburuei esker: Matilda, Charlie eta txokolate-lantegia…

Zuen gustukoa baldin bada, ikastolako geletan edota liburutegian ipin dezakezue!


Fitxategia jaitsi

6. I. ESPERIENTZIA: SOLASALDI LITERARIOAK

Esperientzia hau, ipuinak edo lan literarioak (olerkia, bertsoak...) ozenki irakurtzean datza, irakurketari zentzua emanez, esaten dena ahotsarekin antzeztuz, leku lasai eta goxo batean gaudelarik. Ondoren, galderak egingo zaizkie ikasleei, bertan gertatzen diren pasadizoen inguruan.

Ipuinak irakurri eta komentarioak eta solasaldia egin ondoren, ipuin bakoitzari lotutako marrazkiak eta eskulanak egin daitezke.

Esperientzia hau aurrera eramaten baldin baduzue, bidal argazkiak, juul kide guztiekin partekatuko ditugu!


Fitxategia jaitsi

Izena eman irakurzaletasun gunetik albisteak jaso nahi badituzu.